Hau ta gero zer?

Baionako Lauga gela konfinamendu garaian aterpegabeei harrera egiteko antolatua.
Baionako Lauga gela konfinamendu garaian aterpegabeei harrera egiteko antolatua.

Kovid 19-ak eragiten dituen oinaze eta kalteak ez dira bakarrik osasun arazoak: krisia sistemiko baten aitzinean gaude. Pandemiak sistema politiko eta ekonomikoaren axolagabekeriak agerian ezartzen ditu.

Bizi dugun egoera ez da irri egitekoa, ez da gripa ttipi baten idurikoa. Txoke publiko bezain intimoa da, gure hurbileko edozoin beldurrarazten duena, bereziki ahulen eta zaharrenak. Urrunago so eginez erran daiteke ere lur ikara geopolitiko baten itxura guzia duela. Alabainan krisia hunek mundializazio neoliberal salbaia karta gaztelu bat bezala eroraraztea lortzen ahal luke, krisia sistemiko baten itxura guziekin. Pandemia hunek sistema politiko eta ekonomiko funtsgabe baten mugak eta alde nardagarrienak edozein herriatarren aurpegirat zapartarazi ditu Txinatik Kanadarat edo Brasiletik Euskal Herrirat.

Hastapenean soberaxko lasai egon ondoan, Macron frantses lehendakariak hitz eman du “estadoak dena ordainduko zuela, gosta ahala gosta”. Segidan “mobilizazio orokorra” dekretatzen zuen ahoa beteka goraipatuz “gerlan gira ezinikusizko etsai baten kontra”. Retorika militarista horren aintzinean, ez ote da alta beste logika bat aldarrikatu eta landu behar? «Batasun nazionalari» ez ote zaio elkarlan eta elkarlaguntza orokorra oihukatu behar? «Gerlari» gure eginbidea litaike gure hurbilekoen zaintza eta artatzea segurtatzea, mundu guziko populuen arteko orekak zainduz. Gure hurbilekoekin, familiekin eta laneko lagunekin ez ote gira gai izaiten ahal, gure baserrietan, kartierretan, hirietako auzoguneetan buru egitea epidemia huni, isolamendu inposatua elkartasun kolektibo eta autoantolakuntza oldar bilakaraziz?

Begien idekitzeko tenorea

Krisia horrek begiak idekiarazi behar ditu gutarteko bakotxari elkarlaguntza hori obratzeko. Gure inguruan bakartuak direneri etxerat beharrezko janari eta hazkurriak ekarriz, lanerat joan behar duen auzoari haurrak atxikiz, hain urrun prekaritatean ezin biziz denari, entzunmena eta laguntza xume bezain praktikoena obratuz.

Baliatu beharko ginuke ere egoera hau krisia hunen iturburuaz mintzatzeko gure hurbileko, auzo edota laneko kidearekin, buru gainean dugun krisia ekonomikoa, bankeroa eta finantziarioa salatzeko, nahizta Parisen poderean direnek kontrakoa errepikatu ozenki. Nahizta Macronek “elkartasunean asmatu” behar dugula erran, ez gira elkartasun nozione berdinen jabe. Urratsez urrats eraiki behar dugun elkartasuna ez da estado neoliberal baten sukursala, ez da ere Troikako zaldi bat telelanez betea, zerbitzu publiko mendratuez inguraturik, lorpen sozialak apurtzen segituz gainera “urgentziazko egoera sanitarioaren” izenean gainera, trufa musika baino gorago!

Sekulan alternatiba ez da hain argi izan, eskandaluaren heinekoa funtsean. Batzuk beren bizia jokatzen eta beste batzuk ekonomia kudeatzen. Sortu behar dugun elkartasunak nazioartekoa izan behar du, edo ez da funtsezkoa eta eraginkorra izanen. Momentukotz konfinamendua beharrezkoa bada ere, laster gai izan behar ginuke demokratikoki, fermuki bezain baketsuki aldarrikatzeko “sistemak” bilatzen duela soilik errenta eta etekina eta ez oinarrizko artatze politika, nahiago duela ere etengabeko poderea eta konpetizio mugagabea eta ez funtsezko elkar laguntza.

Politika publikoak errotik aldatu behar dira

Pandemia hau ez da soilik errealitate biologiko bat. Urteetan metatutako politika neoliberalen ondorio zuzen bat da ere, lekuko ospitale publikoaren eta orohar zerbitzu publikoen suntsitzea(k). Birusa horrek hainbeste hiltzen badu Europa mendebalde huntan ere, da ez delako aski artatzaile eta oherik, arnasketa tresneriarik edo osasun politika enpresa komertzial xinple bat bezala kudeatua delako.

Gauza ederra da dudarik gabe, gauero 8etan leiho eta balkoinetarik mediku eta erizainak txalotzea, bainan horietarik zonbat ziren azken aste eta hilabeteetan erizainen aldarrikapen funtsezkoekin bat egiten manifestazioetan?

Ez gauden beldurturik, ikaran eta mututurik egon egoera hunen aintzinean. Pandemia bururatua izanen delarik, beste gisa bereko krisia batzu etorriko dira ez badira politika publikoak arduratsuki aldatzen.

Anartean ardurak salatu behar dira, batzuek konduak eman beharko dituzte, zauriak sendatu beharko dira eta “mundu berri” bat behin ta berriz eraiki beharko da. Bakotxari doakio lehenik krisia huntarik ondorioak ateratzea, ohartzea bizi giren lur huntako izaite eta iraute baldintzak puntaren puntarat helduak direla agian. Ez da “krisia ateratzerik” izanen nazioarteko antolakuntza sozial eta ekonomiko eradalketarik gabe. Guri dagokio frogatzea, izaiten ahal dela krisia hunen aintzin eta gero bat. Gauregun konfinaturik, bihar hobekiago antolaturik?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).