Hogeita abar urte…

Herri Urrats, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen bestak edizio berri bat ospatuko du ohi bezala Senpereko aintziran maiatzaren bigarren igandean. Aurten, iaz bezala, bestaren irabaziak Xalbador kolegioaren berrikuntza proiektura joanen dira.

Hogeita abar urte…

Aurten, Herri Urratsek 30 urte betetzen ditu, bainan maleruski gehiago betetzeko asmoz etortzen zaigu. Maleruski diogu, zeren eta euskara eta euskaraz ikasteko baliabideak ez dira oraino segurtatuak erakunde publikoengandik: gure hizkuntza hau ez da oraindik ofizialki onartua Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan, eta horrek osoki baldintzatzen du Seaskaren baitan egiten den lana. Maleruski diogu, zeren eta Herri Urrats jende ainitzek maite duen besta handi bat baldin bada ere, euskararen eta Ipar Euskal Herriko ikastolen besta, ez da ahantzi behar bere lehendabiziko xedea diru iturri izatearena dela euskarazko irakaskuntzaren murgiltze sistema sustatzeko bidean, preseski erakunde publikoek hori segurtatzen ez dutelako. Maleruski diogu, zeren eta beste behin ere, besta handi horrek erakusten baitu euskal gizartearen eskuetan soilik jarraitzen duela euskararen etorkizunak. Agian iritsiko da Herri Urrats besta bat soilik izanen den eguna, euskararen eguna, gure ondare preziatuaren eguna. Bitartean, Herri Urratsek Hogeita abar urte… beteko ditu euskararen aldeko aldarrikapen gisa, euskararen biziraupenaren aldeko diru iturri gisa!

Hogeita hamar urte beteko ditu Herri Urratsek eta oraindik gehiago bete beharko dituela azpimarratzeko, aurtengo leloan Bixente Hirigarai “Intxai” baigorriarrak honako lelo hau proposatu zuen: Hogeita abar urte… bere hitzetan “30 urteak erakusteko eta oraino ez dela bukatua adierazteko…”

Cette année Herri Urrats fête ses 30 ans, mais malheureusement nous en avons encore pour longtemps. Malheureusement, oui, car les moyens pour l’enseignement du basque et en basque ne sont toujours pas assurés par les pouvoirs publics : notre langue n’a toujours pas de reconnaissance officielle dans les provinces basques du Labourd, Basse-Navarre et Soule, et ceci conditionne fortement le travail entrepris au sein de Seaska. Malheureusement, oui, car même si Herri Urrats reste en soi une grande fête, la fête des écoles en langue basque, il ne faut pas oublier que son objectif principal est celui de récolter des fonds pour développer l’enseignement immersif en langue basque. Malheureusement car, une fois encore, ce sera à la société basque d’assurer, par son engagement, l’avenir de l’euskara.. Pourvu qu’un jour Herri Urrats ne soit qu’une grande fête de l’euskara, de notre patrimoine le plus précieux. Entre temps, Herri Urrats devra être organisé en tant que grand rassemblement revendicatif, ainsi que source de financement pour la survie de notre langue.

HErri Urrats

Logoa

Leloaren zentzuan, aurtengo logoak ideia nagusi bat baliatzen du: eten puntuena. Hiru puntu horiek oraindik eman beharreko urratsak adierazten dute. Eta bakoitzaren baita, puntuazio ikurrek bigarren mezu bat pasarazten dute. Lehendabizikoan, harridura ikur batek orain arte egindakoa baieztatzen du. Bigarrenean, galdera ikur batek gogoratzen gaitu zertarako Herri Urrats, hau da, zein diren bestaren xedeak. Hirugarren puntuaren baitan diren beste eten puntuak ezinbestean etorkizunaz mintzatzen dira. “Horrez gain, ikastoletako haurren ikasgaia aipu da: irakurketa, idazketa…”

Bestalde, eten puntuek aurten zentzu berezia hartzen duen zifra azpimarratzen digute: 3 zenbakia. Izan ere, ikasturte honetan 3 zenbakia inoiz baino presenteago da Seaskan: 30 dira irekiak diren ikastolak Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan, eta 3000 baino gehiago dira bertan hezten dabiltzan ikasleak, eta hau guztia Herri Urratsek bere 30. edizioa ospatuko duenean eta Xalbador Kolegioak bere 30. urteurrena burutzen duenean.

Le logo de cette année reprend l’idée des points de suspension. Ces trois points symbolisent tout ce qui reste à faire. Trois points qui en même temps, viennent affirmer à travers les points d’exclamation et d’interrogation ce qui a été fait jusqu’à présent et le but recherché.

Le chiffre 3 prend cette année une place symbolique à Seaska, car ce sont déjà 30 les ikastola du réseau, plus de 3000 les élèves qui y sont inscrits, 30 les éditions de Herri Urrats et, enfin, c’est le 30ème anniversaire du collège Xalbador.

2013ko Herri Urrats-en xedeak ezagutzeko, klika hemen: 2013ko Herri Urrats zertako?

2013ko Herri Urratseko berritasunak, egitaraua eta informazio orokorra ezagutzeko, klika hemen : Maiatzaren 12 deus ez huts egiteko!

Kantua

30. urteurrena ospatzen dugula eta, Herri Urratsek erabaki zuen edizio honetako kantua Ipar Euskal Herriko musikariak egitea. Xutik taldearekin harremanetan jarri eta taldekideek prest agertu ziren desafioari aurre egiteko.

Horra Herri Urrats 2013ko abestiaren hitzak:

Urratsak gehitzen, bide egiten, euskararen alde

Hogei, eta abar urte

Oraindik izanen bait dira beste hainbeste

 

Euskararen geroak senperen du seaska

Burasoen ametsek eman zioten hatsa

Trabak izanik ere burua zuten altxa

Tenpestak ez du sekula gelditu urratsa

Hogei ta hamar urte bete  aurten, ta abar izanen dira

Urratsak lortu, batu biderkatu geroari begira

Hogei, eta abar urte

Urratsak gehitzen, bide egiten, euskararen alde

Hogei, eta abar urte

Oraindik izanen bait dira beste hainbeste

Euskararen babesle mundu bat bildu

Jende uholdeak urteetan lortu

Hogei eta hamar ikastola xutitu

Hiru mila haur ditugu behar lagundu

 

Hogei ta hamar urte bete  aurten, ta abar izanen dira

Urratsak lortu, batu biderkatu geroari begira

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).