Indarra lege

ConstitucionanlKataluniako auziarekin entzuten ari gara Euskal Herrian maiz entzun ditugunak. Kataluniako prozesu independentistagatik preso daudenen kontrako kondenak salatzeko protesten harira, Espainiako Gobernua eskatu eta eskatu ari zaio Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteari indarkeria salatzeko. Torrak salatu zituen Bartzelonako barrikadak, irmoki, gainera. Baina Espainiako Gobernuarentzat berdin zuen: segi eta segi indarkeria gaitzesteko eskatzen. Espainiako Gobernuak ez du, bada, gaitzetsi poliziaren bortizkeria, zauritu larriak utzi dituena. Eta beste indarkeria anitz.

Legea errespetatu behar dela eta legea ez bada errespetatzen normala dela zigorra jasotzea errepikatzen ari dira behin eta berriz. Erreferendum baketsu bat antolatzeagatik hamahiru urtez preso egotea normala balitz bezala…

Legea errespetatu behar dela eta
legea ez bada errespetatzen normala dela zigorra jasotzea errepikatzen ari dira behin eta berriz.
Erreferendum baketsu bat antolatzeagatik
hamahiru urtez preso egotea normala balitz bezala.

Legea eta legea. Politikaz ez mintzatzeko, arazoaren muinari ihes egiteko. Legea errespetatu behar dela… baina begiak hesten dituzte poliziak gomazko pilotak botatzen dituenean, legearen kontra. Legea errespetatu behar dute katalanek, baina Espainiaren defentsarako zilegi da legea urratzea. Preso sartzen dituzte independentistak, baina lasai-lasai goraipatu daitezke ideia neo-frankistak eta neofaxistak; horiek ez dituzte epaituko edo preso sartuko. Espainiak Katalunia errepresioz jotzen duten bitartean, Altsasukoak preso daude, Frantziak uko egin die 30 urte hauetan preso dagoen Xistor Haranburu eta 18 urte hauetan giltzapean daukaten Lorentxa Beyrie askatzeari… ETA berriz aktibatuko litzatekeen aitzakian!

Aldi berean, euskara beti gutxietsia da, espainola eta frantsesa dauzka gainetik (azken froga, Nafarroako epaitegiek hartu duten erabakia). Hori da, beraz, bizikidetza: mendekua eta belaunikaraztea. Laburbilduz, bi estatu zapaltzailek Euskal Herria eta Katalunia mendean dauzkatelako frogak dira horiek guztiak.

Bai, Euskal Herria eta Katalunia herri zapalduak dira. Nehork ez du, ordea, beste norbait menean eta bahiturik atxikitzeko eskubiderik; ez pertsona batek beste bat, ez herri batek beste bat. Ez egun batez, ez hogei urtez, ez 800 urtez.

Zapalkuntzak askatasuna du aterabide. Gisa horretan, demokraziaren argudioa nahasgarria da.

Alabaina, zer da garrantzitsuagoa? Demokrazia ala osasuna? Eman dezagun hamabi laguneko talde bateko hiru ez direla erretzaileak. Talde horren lokalean erretzea debekatzea ala baimentzea bozkatuz erabaki behar dela zioten batzuek. Beste batzuek, aldiz, hori bidegabea dela erretzen ez dutenekiko. Erretzaileak ez direnak gutxiengoan dira, baina gehiengoak erre nahi duelako, jasan behar dute besteen tabakoa? Edo, elkartetik kanpo gelditu behar dira?

Ez da gauza bera erabakitzea erre daitekeen ala ez, edo bozkatzea Erromara edo Londresera joanen garen oporretan. Ez da gauza bera Joko Olinpikoak antolatzeaz erabakitzea ala independentzia nahi dugun ala ez galdetzea. Bigarren hori da zapaldurik egoteko aukerari zilegitasuna ematea. Edo ez garela zapalduak erratea. Baina bai, zapalduak gara.

Zer da garrantzitsuagoa? Demokrazia ala askatasuna? Testuinguru horretan, ezin dugu demokrazia aipatu, zapalkuntza egoera bat ez baita demokratikoa. Espainiako eta Frantziako legeen funtsa eta helburua da beren “handitasuna” bermatzea eta, horretarako, herri zapalduak menperatzea eta menpean dauzkala ukatzea. Legeaz ari direnean, zapaltzailearen legeaz ari dira. Zapalduaren legea litzateke aske egoteko eskubidea. Baina indarra zapaltzaileak dauka, eta zapaltzaileak dauka boterea bere legea urratzeko eta zapaltzailea zigortzeko

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).