Laguntza ekonomikoa… eta orain denak Bilbora!

PrintFriendly and PDF
Sustengu

Akizeko auzitegiaren aitzinean, abenduaren 15ean, 9 Bakegileak errugabetzeko eskaera berresten. Urtarrilaren 26an emanen du epaitegiak deliberoaren berri.

Sustengu ekonomikoa! 

Uztailaren 23ko blokatze egunetik, abenduaren 15ean 9 bakegile auziperatuak izan dira Akizen eta otsailaren 2an beste 11 izanen dira Baionan. Lagundu gastu juridikoeri buru egiten! Egin dohaintza bat hemen!

Ondoko hitzordua Urtarrilarren 7an Bilboko karriketan: etxerako bidea gertu!

Bestalde, urtarrilaren 7an, Bilboko karrikak beteko ditugu. Duintasuna, bizikidetza lortzeko itxaropena eta euskal presoei zein haien familiei eragiten dieten giza eskubideen errespetuaren exijentzia eramanen dugu ozen karrikara. Aurten manifestaldi bakar bat izanen da Bilbon.

Goizean, beste urte batzuetan egin bezala, ekitaldi garrantzitsua eginen dugu Euskalduna Jauregian, zinezko bizikidetza baten aldeko bidean nola aitzina egin elkarrekin hausnartzeko. Horretaz gain, 17:00etan Autonomia karrika jendez bete eta “Etxera bidea Gertu” lemapean, manifestazioa hasiko dugu.

Ipar Euskal Herritik autobusak antolatzen ditugu. Abiatzeak Maule, Donapaleu, Donibane Garazi, Hazparne, Baiona, Donibane Lohitzune eta Pausutik. Autobusuak goizez abiatuko dira eta Bilbotik arratseko 8tan abiatuko. Izena eman!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video