Laurogei urte baino gehiagoko gure ameskeria

Frankismoa

Beñat CASTORENE

Uztaileko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davantek eskaintzen digu « 80 ans de conflit » deituriko artikulua. Hitz egiten du, bereziki, frankismoaren hastapenetik ETAren borroka armatuaren bukaeraraino doan laurogei urteko arte horretaz. Horrez gain testuak adibide batzuk emaiten ditu, erakusten dizkigutenak nola gure herriak, betidanik, pairatu behar izan duen bortizkeria politikoa auzoko nazio haundien aldetik. Gure kontrako bortizkeria beti nabarmendu eta areagotu baldin bada armak hartu ditugun okasione bakanetan, hauteman behar da politika zapaltzailea ez dela sekula baretu pausatu ditugunean; zapalketa forma gehien bat kanbiaturik ere.

Horretarako, testuan aurkitu ondoko lau esaldi hauetan, bainan gehiago ere aurki genezake, Jean-Louis Davantek deitoratzen du Frantzia eta Espainiaren “portaera eskasa” ETAk armak utzi zituenetik.

• “ Et depuis l’arrêt de l’activité militaire de la gauche basque, les Etats espagnol et français ont perdu cinq ans sans rien faire en faveur de la paix” Edo euskaraz : “ Euskal ezkerraren ekintza militarra gelditu zenetik, frantses eta espainiar Estatuek bost urte galdu dituzte bakearen alde aritu gabe”. Frantses Estatuak eta espainiar Estatuak ez dute, nehundik ere, bost urte galdu, pentsatzen dugun bezala; bakea bezainbat edo gehiago, haiek nahi dutena baita euskal nazioa ahul dadin desagertzeraino. Guk ditugu, izaitekotan, galdu urte horiek ezer egin gabe: izan ere, euskararen pratika errealak segitzen du beheititzen; lurralde inbadituetan gure demografiak txarreratzen; ekonomia propioak endekatzen; eta gure gazteek partidu arrotzentzat gerota gehiago bozkatzen…

• Piska bat urrunago, euskal presoen alderateko frantses Estatuaren portaerari dagokionez : “ce n’est pas la paix, mais la vengeance à perpétuité” Euskaraz : “ez da bakea, etengabeko mendekua baizik”. Inguratzen gaituzten Estatu inperialistek ez dute sekulan barkatzen; guk “bururik gabe”ko mendekiotzat jotzen duguna da haientzat emaiten diguten oinarrizko pedagogia, guri orori sakonki erakusteko zer arriskatzen dugun haien demokraziaren mugak ahantziz. Egia erran, nonahi eta noiznahiko estatu inperialistak ez du “bake” edo “mendekio” terminoetan arrazoinkatzen gizaki arimadun batek bezala; munstro hotz baten antzekoa da, bere kontrako errezistentzia guzia lehertu nahi duena. Makur ez banaiz, Hego Afrikaren kasuan, bake egin nahia eta iniziatiba lehenagoko zapalduen ganik jin ziren, afrikaneren erregimen injustua bota eta gero; ez eta, apartheidaren denboran, zapaltzaileen ganik. Beraz, esperientzia hortan, egun batez zerbait hartzekotan, guk beharko genuke etsenplu hartu demokrata beltz horien ganik, haiek bezala aurreko arerioen aldera esku zabal portatuz. Erran gabe doa ez girela hortaratuak.

• Geroxago, Espainiar Estatuari dagokionez : “ on reste aujourd’- hui dans le même schéma de gestion négative de la victoire” Euskaraz : “gaur ere, haien jokamolde negatibo beraren aurrean gaude”. Hemen ere, lehentxago erran bezala, gaizki pentsatzen dugu, zeren, arrazoinkatzen duten mailan behintzat, jokamoldearen eskema ez baita batere negatiboa haientzat; zerbait negatiboa baldinbada norbaitentzat, guretzat da bakarrik.

• Finitzeko, piskabat urrunago irakurtzen dugu: “ici aussi, l’intelligence devrait avoir le dernier mot; il est temps que l’Espagne mette fin à sa loi d’exception…”. Euskaraz : “Hemen ere, inteligentziak azken hitza izan beharko luke ; ordu da Espainiak bere salbuespeneko legea ken dezan…”. Ez dugu arerioa gutietsi behar eta ez diogu inteligentziari buruzko kontseilurik eman behar ere, harena baitabil zorigaitzez gurea baino askoz hobeki ; ondikotz, gure kontra dabil… Adibidez, justu oraintxet bezala, borrokaren itxurazko barealdi batean, abertzaletasunaren erregionalismorako eraldatze prozesua ezin inteligentukiago sustengatzen dute estatuek.

Funtsean, betidanik, debrua ikusten dugu euskaldunok errealitatean kontzientzia osoz bizitzen ezin ikasiz: indar eta interes politiko hotzen erdian gure bidea asmatzen eta egiten. Pleinitzearen edo konbentzitzearen bortxaz gure arerioen urrikalmendua azkenean lortuko genuelako ametsa egin dugu gehienetan.

Buruan sartu beharko genuke behin betikotz, Frantses Estatua, frantses nazio bakarraren ordezkaria dela; gurea bezalako nazio ttipiak poxelu dituela; horiek konkistatzeko eta asimilatzeko programatua dagola hasieratik betirako. Pertsona gutik du oinarrizko egia hau ulertu eta esplikatu Simone Weil (1909- 1943) frantses filosofoak bezala L’enracinement bere testu famatuan. Noiz gara, gu ere, ameskerian bizitzetik geldituko ? Agian, Euskal Herri osorako egiazko erakunde nazional bat eraikiko dugunean, errealitatea den bezala begiratzeko adorea emanen diguna, egiazko subjektu politiko kolektibo bilakatzen lagunduko gaituena, independentziaren bidean, abilki eta zuhurki denok batera eremanen gaituena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).