Neurrixkak

NeurrixkakEnbata Hilabetekariko Sar Hitza

Frantziak zangopilatuta daukan Euskal Herriko zatian, euskarak egin du bide. Zein norabidetan? Hori besterik da. Duela mende erdia, euskararen espazioa etxean eta harreman pribatuetan zegoen. Espazio hori anitz murriztu da mende bateko epean, jazarpenaren, trufaren, euskararen prestigio faltaren eta frantsesaren inposaketaren ondorioz. Ordurako, eremu publikoa guztiz frantsesa zen, eta publikotik pribatura zabaldu zen frantsesaren lekua.

Orain, euskarak badu lekua irakaskuntzan, hedabideetan eta zenbait eremu publikotan. Baina zenbat galdu du mende batez, eta zenbat berreskuratu? Enpresa batek milioi bat euroko zorra badu, has ote daiteke espantuka urte batez 10.000 euro irabazi baditu?

Zein da euskarak, egiazki, Euskal Herri kontinentalean daukan lekua, bai eremu pribatuan, bai publikoan? Euskal elkargoaren webgunea elebiduna da. Hainbat erakunderen egoitzako seinaleak eta agiriak bi hizkuntzetan daude. So egin dezagun hurbilagotik. Webguneko hizkuntza “euskara” hautatuz, menua ageri da euskaraz, baina eduki gehienak frantsesez. Euskal Elkargoarena adibide bat baizik ez da. Horrelako anitz daude. Seinaleetan, euskarazko bertsioa beti dago hizki txikiagoz eta kolore argiagoz. Euskaldunek bista hobea dugulako?

Ikasturte hasierak beti izaten dira datu estatistikoekin harrotzeko uneak. Gero eta ikasle gehiago ari da euskaraz ikasten. Baina frantsesa guztiz hegemonikoa den eskola batean gela elebidun bat edo batzuk izateak zer aukera ematen die ikasleei, zinez, euskaraz bizitzeko eta, gehiago dena, euskaraz bizi daitezkeela erakusteko? Kontuan hartuz, gainera, eskolaz kanpoko ekintza gehienak frantsesez direla. Kultura programazioan, zer leku ematen diete erakunde publikoek euskarazko ikusgarriei? Hedabideetan, euskarazkoak dira hurbilekoak, baina kontsumo handiko hedabideetan, filmak, dokumentalak, serieak, berri-sail nagusiak edo aisialdiko programak ikusi nahi direnean, euskarak ez du lekurik. Barkatu: Netflixen euskarazko hiru film ikus daitezke. Euskara salbu da!

Euskarak duela hogei urte baino ikusgarritasun gehiago daukala orain? Matematiken oinarrizko ikasgai bat da ezin dela zenbakirik zatitu zeroz. Euskararekin berdin; ez da zuzena deus ez zegoen garaiarekin konparatzea. Sakelako telefonoen merkatua hasi zenean, aitzineko urtean baino %400 gehiagok sakelakoa erosi zutela erratea bezala da. Eta euskararen bilakaera ez da sakelako telefonoen merkatuaren gisakoa… Ipar Euskal Herrian euskarak leku publikoa duen kasu guztietan ematen den mezua da euskara bigarren mailako hizkuntza dela. Seinale batean grisez eta txikiagoz denean, seinale horrek euskaldunari erraten dio bere hizkuntzak gutxiago balio duela, bigarren mailako herritarra dela bere herrian.

Euskararen alde egiten dute klima aldaketaren kontra egiten duten gauza bera. Hitz ederrak bai, eta ekintzarik batere ez. Edo neurrixkak. Egoera aldatzea eraginen ez duten neurri txikiak. “Lehen baino hobeki gaude” esaldi arriskutsua da. “Lehen” hori noiz zen? Zerekin ari gara konparatzen? Begiratu behar da ea euskara salbatzeko egoeran dagoen ala heriotzaren mugan.

Beharbada barneratua dugu euskara ez dela biziberrituko, baina hiltzen ez den artean, eta zenbait lekutan entzuten den artean, konforme gaude. Biziko gara frantsesez edo espainolez, gure egunerokoaren ardatz gehienak inperioaren hizkuntzan oinarrituko dira, baina euskarak espazio bakar batzuk izanen ditu gure buruari sinetsarazteko “ez gaudela hain gaizki”. Lokartuko gara gure gezur horretan, eta berantegi ohartuko gara ez badiogu leku osoa ematen, apaingarri soiltzat baldin badugu, ez badaukagu hizkuntza baliagarritzat, desagertuko dela.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).