Ondoko lau asteetan, aitzinamenduak lortu behar ditugu, bai ala bai!

©Jakes Larre

AZTERKETAK EUSKARAZ

Aste huntan, Bernat Etxepare lizeoko leheneko ikasleek, hilabete baten buruan matematikako etsamina euskaraz pasatuko dutela jakinarazi dute, haien kopiak ez zuzentzeko arriskua izanik ere. Azterketak Euskaraz kolektibotik nahi dakotegu gure sustengu guzia helarazi eta goresmenak eman ukan duten kuraiagatik. Sustengutik at, egun zuen aitzinean, buraso eta erakasle gisa, azkarki salatzen dugu ez dugula onartzen gure haurrak mespretxatuak izan ditezen eta koletiboak dena eginen duela, euskaraz idatziriko kopia guziak zuzenduak izaiteko.

Duela urte bat, eta errektore berria Bordaleko Akademiara etorri denetik, eragile guziek jakinarazi zuten bai Parisen eta bai Bordalen, Azterketak Euskaraz gaiaren aitzinarazteko idekiak zirela.

Gainera, joan den urtean Huart errektore jauna, Angeluko ikastola eta Kanboko Seaskako egoitzaren bisitatzera etorri zen, eta lekuko prentsaren aitzinean, aitzinamenduak izanen zirela adierazi zuen.

Iaz, gela berdin huntan, Herri Urratsen kari, Hiri elkargoko Etchegaray lehendakariak, azterketer buruz ez zela deus aitzinatzen jakinarazi zuen.

Urte bat berantago, konfirmatzen dizuegu ez dela deus aitzinatu. Egiten dugun ohar bakarra: gaitzeko gibelatze bat izan dela. Errana izan zaigu Matematikako azterketa frantsesez pasatu beharko dutela gure alaba-semeek, nahiz eta erakasle euskaldun aski izan euskaraz idatziriko kopien zuzentzeko. Jakinez, 2020 arte, hots Blanquer erreforma iritsi arte, euskaraz egiten zutela arazorik gabe. Bide beretik, duela bi urte terminaleko ikasleek baxoko ahozko handia euskaraz pasatu zuten, euskaldunak ziren erakasleen aitzinean. Aurten ezinko dute euskaraz egin.

Egoera ulertezin eta zentzugabe horren parean, egoeraren desblokatzeko errektoretzaren mailan eta gure gazteek baxoa beren hizkuntzan pasatu ahal izateko Azterketak Euskaraz koletiboak urrats desberdinak plantan eman ditu :
• Izan ere, hiru astetan, mila buraso eta euskalzale baino gehiagok, 15 000 mezu baino gehiago igorri dituzte Hezkunde Nazionaleko zerbitzuer (hala nola, Paueko ikuskaritza akademikoari, Pariseko hezkunde nazionalari eta Bordaleko errektoretzari) haien erabakia aldatzeko galdeginez.
• Bi astez, 37 herriko etxek aho batez sustengu mozio baten alde bozkatu dute, oraindik bildu ez diren gaineratekoen zain gira. Bestalde, mozio hori 600 herriko, departamenduko eta eskualdeko hautetsiek izenpetu dute momentuz.
• Ipar euskal herriko 158 herrietan, 80 auzapezek izenpetu du ere bai, horietan euskal kostako herri nagusiak badira: Bokale, Baiona, Miarritze, Angelu, Donibane Lohitzune, Ziburu, Hendaia…

Departamenduko legebiltzarreko hautetsi guziek gutun bat idatzi dakote errektoreari bere kopia berrikusteko galdetuz. Euskararen erakunde publikoak urratsak egin ditu egoera hobetzeko. Asteartean Bernat Etxepare lizeoko ikasleek petizio bat abiatu dute eta bi egunez 5000 sustengatzaile bildu dituzte.

Euskal Herrian denak Azterketak Euskaraz pasatzearen alde baldin badira ere, Hezkunde Nazionaleko ministroa eta haren Bordaleko ordezkaria, mutu eta kokaturik egoten dira haien posizioan. Asteazkenean errektoreak, bere agenda ofizialaren arabera, bilkura batean parte hartu behar zuen Ziburun. Azkenean, gibelera egin du, entzun dukelakoan buraso batzuk han izanen zirela bere errezebitzeko.

Horregatik, egun, egoera argitu dadin dei bat luzatzen dugu:
• Euskalzale guzier dinamikan sar ditezen, aldarrikapenak aitzinaraziko dituen ekintzetan engaiatuz.
• Hautetsi guzier, ekarri edo ekarriko duten sustengutik at, dituzten kontaktu guziak balia ditzaten eta tentsio egoera sortzen eta blokatzen dutener presioa eman dezaten.
• Erakasle guzier, izan euskaldun edo ez, haien hierarkiari jakinaraztera, bat egiten dutela erakasle taldeak abiatu dinamikarekin, euskaraz idatziriko kopiak zuzenduak izan ditezen.
• Azkenik, jendarte guzia gomitatzen dugu, ondoko egunetan antolatuak izanen diren mobilizioetan parte hartzera. Batez ere, ekainaren 6an Bordaleko errektoretzaren aitzinean iraganen den manifestazio aldarrikatzaile eta zaratatsura etorriz. Halaber, gazteer gure sustengua adierazteko eta errektoretzarengandik euskaraz idatziriko kopiak zuzenduak izanen direla segurtatzeko, autobusak antolatuak izanen dira ekimen horren kari. Gazte, ez hain gazte, buraso, hautetsi, erakasle, anitz izan beharko baikara matematika etsaminetik 6 egunetara iraganen den mobilizazio horretan.

Mobilizatzeko ordua jina zauku! Lurralde osotik helarazi diren aldarrikapen errepikatu eta anitzen parean, ez dugu gehiago isiltasun mespretxagarririk onartuko. Ondoko lau asteetan, aitzinamenduak lortu behar ditugu, bai ala bai. Gure gazteer zor diegu, euskarari zor diogu!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).