“Gazte langileon gida”
Xuti Gazte! antolakundearekin batera “Gazte langileon gida” aurkeztu du LAB sindikatuak. Lan munduari lotutako oinarrizko ezagutzen berri modu errazean izatea ahalbidetuko duen tresna izango da, betiere, kolektiboaren garrantzian azpimarra jarrita.
Gazteen artean prekaritatea agerikoa da, askok lan baldintza kaxkarrak baizik ez dituztelako ezagutu; soldata apalak, kaleratzeak edota kontratu gabeko lanak, adibidez. Horrez gain, krisiek zein azken urteotako lan eta erretreta erreformek egoera okertu baino ez dute egin. (...)