Europako ezkerrak ezinean
Nahi ala ez, globalizazioa hor dugu bere bi ondorio nagusiekin. Batetik mundu osoko biztanleekin konkurrentzian ezartzen gaitu, bestetik jende guzien solidario egin behar gintuzke.
Planeta bakarra dugu, eta horretan bizi behar denek, bizipideak banatuz. Berriki arte iduri zuen bazterrik gabekoak zirela lurreko ekeiak, erregaiak eta mota guzietako ondasunak. Orain badakigu zein mugatuak diren. Beste kontinenteek Europak eta Ipar Amerikak bezainbat xurgatuz, hiruzpalau planeta behar genituzke. Beraz argi dago : gizadiak iraun dezan, parte aberatsenek gutiago hartu behar genuke. (...)