Bada zer kezka !
Euskal Herriko eguneroko borroketan edota herri hauteskundeen prestaketan murgilduak izanik ere, ezin egon munduaren martxa orokorrari so egin gabe.
Jakes Bortayrouk dio mehatxu larriak metatzen ari direla, gure etorkizuna jokoan ezarriz. Halaxe gertatzen ari da Atlantikoaren bi aldeen arteko komertzio eta inbertsioei buruzko itun proiektuarekin (frantsesez PTCI, Pacte transatlantique sur le commerce et l'investissement).