Opinion
Pierre Lhande pastorala
Battittu Coyos - Erran dezagun lerro hauen idazlea ez dela pastoralean aditua; pastorazale baizik ez da, urte oroz, anitz bezala, Zuberoako pastoralaren ikustera doana.
Harritzen nauena da bereziki nola, urte oroz, Zuberoako herri ttipi bateko jendeak ikuskari ederra egiten kausitzen duen. Prefosta laguntzaile, ohargile eta irakasle badituzte (errejenta, dantza irakaslea, kantu gidaria, arropa asmatzailea…).Baina, dena den, zer lana! Eta zer lan ederra!