« Departamenduaren geroak ez gaitu kezkatzen baina bai departamendu mailako zerbitzu publikoak »
EHBai, ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan aurkeztuko da heldu den ekainaren 20 eta 27an iraganen diren hauteskunde departamentaletan.
Gure irudiko, Departamendua epe luzera desagertu beharko da, biharko estatu bereziko Lurralde Kolektibitate baterako mesederako. Baina bitartean, Departamendu mailan kokatzen diren politika sozialen segimendua egitea ezinbestekoa zaigu, gure egunerokotasuna baldintzatzen dutelako. (...) Horrek gaitu, besteak beste, bultzatzen hauteskunde horietan parte hartzera. (...)