Gogoan zaitugu Mixel

BATERAko talde eragilea - Borrokaldi askoren artean BATERA plataformako sortze eta dinamizatzean ere parte hartu du Mixelek, Ipar Euskal Herriak ezagupen instituzionala eta ahalduntzeko tresna lor ditzan. Gogoan ditugu berarekin bizi izandako momentu goxo edo zailak, gogoeta ugariak, mobilizazio mota desberdinak eta garaipenak.
Xantza izan dugu Mixelekin partikatzea ibilbide hau urte guzti horietan. Xantza izan du Euskal Herriak Mixel bezalako militante et pertsona zintzo bezain argia ukaitea. (...)

Ez adiorik Mixel!

Michel Berhocoirigoin nous a quittés ce samedi 8 mai, dans son cher village de Gamarte. Bizi ressent une immense peine et adresse toutes ses condoléances et sa solidarité à sa famille et à ses proches. Dans le même temps, nous voulons exprimer toute notre gratitude pour tout ce que Michel aura fait et apporté au Pays Basque et bien au delà.
Il a accompagné Bizi depuis les débuts, en formant nos militant.es, en parrainant nos évènements comme par exemple le premier Alternatiba en 2013, en participant à nos manifestations, en relisant un certain nombre de nos documents, comme l’étude sur les emplois climatiques ou le projet Euskal Herri Burujabe et en nous encourageant en permanence. Nous lui disons aujourd’hui un immense milesker. (...)

Mila esker, Mixel. Agur eta ohore!

ELA - Michel Berhokoirigoinen heriotza kolpe gogorra izan da ELArentzat, baita mugimendu abertzale guztiarentzat ere. Horregatik, Nazio Batzordeak une beltz honetan besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertuko lagunei.
ELAko militanteok eta zuzendaritzak uste dute pribilegioa izan dela bere adiskide izatea. Pertsona eredugarria izan da, benetako nekazari eta sindikalista eta goitik beherako lider abertzale buruargia. Bestalde, tradizio politiko oso ezberdinetako jendeak aitortu izan du bere figura, gure herrian nahiz mugetatik haratago. Harekin ikusmoldeak eta borrokak partekatu izan ditugu, esaterako Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ingurukoa, zeinaren lehendakari ere izan zen. Azken urteetan erreferentziazko militantea izan da bakearen, ETAren armagabetzearen eta euskal presoen agendan. (...)

Xipriren altxagarriak

Nehork zalantzarik balu Xipri Arbelbide elizgizonaren eliza katolikoarenganako atxikimenduaz, berrikitan agertu duen liburua irakurri behar du. Ez da Xiprik idatzi duen lehen idazlana. Beste hamar bat baditu argitaratuak aitzinetik, idazle ekoizpen oparoa.
Azken hau, haatik, bere apez bizi osoa gidatu duen engaiamenduaren lekukoa da, gazte gazte danik hartu zuen ibilbidearenganako leialtasuna. Leial bainan ez itsu. Euskal Herrian, beste leku gehienetan bezala, elizak bizi duen krisia du aztergai Xiprik aldi hontan. (...)

« Kapitalismoak baztertutako jendeei alternatiba eskaini behar diegu ekonomia sozial eraldatzailetik »

Beñat Irasuegi ekonomia sozial eraldatzailearen Olatukoop sareko kide da, eta gai hortan geroari begira ikusten dituen erronkak azaldu ditu Argia adizkariaren "Puska dezagun izotza" solasaldi zikloan.
Jarraian Irasuegirekin egin elkarrizketaren bideoa atxemanen duzue bai eta ere datorren erauntsi kapitalistaren aitzinean azken honek azaltzen dituen bost erronkak. "Kapitalismoak bazter utzitako lurralde eta pertsonei ekonomia sozial eraldatzaileak eman badizkie tresnak eta aukerak bizitza bizigarri bat izateko, ea nork desmuntatzen duen gero hori!" (...)

« Departamenduaren geroak ez gaitu kezkatzen baina bai departamendu mailako zerbitzu publikoak »

EHBai, ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan aurkeztuko da heldu den ekainaren 20 eta 27an iraganen diren hauteskunde departamentaletan.
Gure irudiko, Departamendua epe luzera desagertu beharko da, biharko estatu bereziko Lurralde Kolektibitate baterako mesederako. Baina bitartean, Departamendu mailan kokatzen diren politika sozialen segimendua egitea ezinbestekoa zaigu, gure egunerokotasuna baldintzatzen dutelako. (...) Horrek gaitu, besteak beste, bultzatzen hauteskunde horietan parte hartzera. (...)

Manif de riches, samedi 1er mai à Bayonne !

Pour nos droits à des résidences secondaires de luxe sur la Côte Basque ! Virons les pauvres de nos espaces privilégiés ! La vue sur mer, c’est pas pour les gueux ! Que le petit personnel aille se loger plus loin ! Le droit d'avoir 2 logements prime sur celui d'en avoir un !
Millionaires et actionnaires, soyons solidaires ! Mobilisons-nous ! Sortez capelines, foulards de soie et mocassins, venez habillés en costume ou tailleur avec vos pancartes d’appui à la surenchère immobilière en Pays Basque Nord. Rendez-vous samedi 1er mai à 10h30 à la gare de Bayonne. (...)

« Gure mobilizazio kolektibo, solidario eta hutsik gabekoa, emazteekin eta emazteentzat, beharrezkoa da! »

KOLEKTIBOA - Sexismoa ideologia bat da, emakumeek gizonekiko duten gutxiagotasuna postulatzean oinarritzen dena, alde batetik, eta bestetik, hainbat adierazpen, itxuraz hutsalenetarik (oharretarik) larrienetara (bortxaketak, hilketak) doazenak. Adierazpen horien helburua da emakumeak deslegitimatzea, estigmatizatzea, umiliatzea edo bortxatzea, eta eragina dute haiengan (autoestimua, osasun psikiko eta fisikoa eta portaerak aldatzea).
Argi izateko, borrokatuko gara eta adi egonen gara emakume guziek beren eskubideak eskuratzeko aukera izan dezaten, askatasun osoaren gozatzeko parada ukan dezaten eta patriarkatuaren manuetarik aska daitezen. (...)