Mila esker, Mixel. Agur eta ohore!
ELA - Michel Berhokoirigoinen heriotza kolpe gogorra izan da ELArentzat, baita mugimendu abertzale guztiarentzat ere. Horregatik, Nazio Batzordeak une beltz honetan besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertuko lagunei.
ELAko militanteok eta zuzendaritzak uste dute pribilegioa izan dela bere adiskide izatea. Pertsona eredugarria izan da, benetako nekazari eta sindikalista eta goitik beherako lider abertzale buruargia. Bestalde, tradizio politiko oso ezberdinetako jendeak aitortu izan du bere figura, gure herrian nahiz mugetatik haratago. Harekin ikusmoldeak eta borrokak partekatu izan ditugu, esaterako Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ingurukoa, zeinaren lehendakari ere izan zen. Azken urteetan erreferentziazko militantea izan da bakearen, ETAren armagabetzearen eta euskal presoen agendan. (...)