Gernikako arbola hobe
Urtarrilaren 11an, igande goizean, Berria egunkaria erosi dut eta lehen hostoan argazki batek dena estaltzen zuen titulu honekin: "Argia bidean", bezperako manifa erraldoia erakusten zuena. Beste bat gehiago, Euskal presoen sakabanatzea salatzeko. Omen 80.000 jende hurbil bazirela. Hator Hator kantuarekin bukatu zen manifa. Denbora berean, Baionan, 20.000 jende Pariseko hilei elkartasuna erakusteko bildu ziren. Bukatzean, La Marseillaise kantu mendekaria abestu zuten.
Bi gertakari horiek talka egiten dutelakoan, gogoeta batzuetara eraman naute.