Ostegunero asmatu zure telebista!

PrintFriendly and PDF

2016ko urriaren 20etik goiti, ostegun guziz arratseko 7:00etarik goiti, Kanaldudek bere antena irekitzen du zuzenezko emanaldientzat.  Perspektiba hortan Kanaldudek bere antena denei irekitzea erabaki du, bere antolaketa eta animaziorako gaitasunak, baita bere baliabide teknikoak eskainiz zuzenezko emanaldi bat landu nahi duten pertsona edo egiturei. Gai bat lantzeko nahian izanez geroz, izan kirol, kultura, gizarte gaia, aisialdi edo sinpleki interesatzen/hunkitzen zaituen gaia, sartu harremanetan Kanalduderekin, proposatu zure proiektua, elkarrekin emankizunaren eraikitzeko parada ukanen duzue.

Azken urte hauetan Kanaldudek zuzenezkoak egiteko gaitasunak landu ditu.

Azken bi urteetan batez ere indartu da norabide hau. Korrika 19garrenarekin lehenik : karia hortara egunero zuzenezko bat proposatu da, iluntzeko 7etan korrika zegoen lekutik.
Eta ondoko hilabeteetan ere hainbat gizarte, kultur, politika gaien inguruan.

Besteak beste : « Herri Urrats 2015 » emankizun berezia aintzira bazterretik « Mugi Daitezen Harriak », euskal presoen alde eginiko manifestaldia « Kantatuz » ekimenari buruzko emankizuna Durangoko azokatik « Euskal Emigrazioa » hitzaldiak Uztaritzen « Zer leku laborantzarentzat Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean » informazio gaualdia « Hergarai bizi » ekimena.

Gaur beraz Kanaldude gai da zuzenezko bat eskaintzeko edozein lekutik edozein ordutan. Eta haren ustez zuzenezkoa da telebista forma baliagarriena, hor baita aukera hitza askatzeko, gertatzen dena den bezala erakusteko. Kanaldudek lehen lehenik lekukoaren begi izan nahi du, besterik gabe. Adierazpenerako tresna da eta aldi berean dinamizatzaile. Eragile, animatzaile eta lekuko. Emaitzan bezainbat ekintzan dugu sinesten, zuzenezko emankizun parte hartzaile baten muntatzea, herriko plaza baten erdian adibidez, ekintza baita, eta dinamika hori bera aberasgarri baita. Hortaz Kanaldudek ez du sinesten gaurko telebistaren eredu orokorrean. Osorik herritarren esku jartzen den telebista bat du amesten.
Perspektiba hortan Kanaldudek bere antena denei irekitzea erabaki du, urriaren 20tik goiti ostegunero iluntzeko 7etan egingo den zuzenezkoaren baitan. Antolaketa eta animaziorako gaitasunak, baita bere baliabide teknikoak eskaintzen ditu zuzenezko emanaldi bat landu nahi duten guziei.
Izan pertsona edo egitura, gai bat lantzeko nahian bazaude, izan kirol, kultura, gizarte gaia, aisialdi edo sinpleki interesatzen/hunkitzen zaituen gaia, sartu harremanetan Kanalduderekin, proposatu zure proiektua, elkarrekin eraikiko dugu emankizuna.
Informazio gehiago:

Pantxika MAITIA: 06.10.12.81.76 edo [email protected]

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video