Encore « Chrétiens et Turcs » ?

D'origine catholique, vouée d'abord au culte des saints, la pastorale s'est laïcisée depuis le milieu du XXème siècle, comme la société qui la fait vivre. Mais elle porte toujours en elle l'opposition binaire du Bien et du Mal. Elle qualifie les deux camps opposés de Chrétiens et de Turcs, termes qui remontent à l'époque où l'immense empire turc ottoman menaçait l'Europe chrétienne. Cette époque est bien révolue, car ledit empire fut aboli à l'issue de la première guerre mondiale qui se termina par sa défaite, en même temps que celle de ses alliés allemands et austro-hongrois.
Ces appellations traditionnelles sont aujourd'hui obsolètes, donc à remplacer. (...)

Guggenheim Urdaibai Stop plataforma: «Herriak irabazi du»

BIDEOA - Guggenheim Urdaibai proiektua «behin betiko» lurperatu dute museoko patronatukideek! Murueta ontziolako lurzorua erabiltzeko modua emango lukeen korapilo legalak eragin du behin betiko erabakia. Patronatukideek adierazi dute aho batez harturiko erabakia izan dela.
Gaur, argi eta garbi adierazi nahi dugu: herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea. Garaipen hau hainbat eta hainbat lagunek egindako lan etengabearen ondorioa da. Borrokak merezi du!!!! (...)

 Burujabetza digitala, presazkoa baina oraindik urrun

Francesca Bria ekonomialariak, eta politika digitaletan eta informazio teknologietan adituak, artikulu mamitsu bat izenpetu berri du La Vanguardia aldizkarian: “Tekno-autoritarioen estatu kolpea: demokrazia-osteko Amerikatik heldu den Europara”.
Bertan, Estatu Batuetako buruzagitzan azken hilabeteotako gertaera batzuk azterturik gure arreta deitzen du: Europan nolako burujabetza digitala eraikitzeko gai gara? (...)

Euskarari trufarik ez!

Bi urteko maskaradaren ondotik, Euskararen Erakunde Publikoaren hitzarmen sortzailea berritzea erabaki dute hura osatzen duten partaideek ostegun honetan egin duten biltzar nagusian. Ororen buru, kide bakoitzak 100.000 euro gehiago emanen ditu, EEPk berak 2023an finkatu zituen beharretatik urrun. Euskal Konfederaziotik argi diogu: ez da aski! Ez du balio euskararen aldeko hizkuntza politikak Ipar Euskal Herrian dituen beharrei erantzuteko.
Frantziako Estatuak eta gainerako instituzioek hamarkada luzeetan euskararen kontrako politikak sustatu dituzte, gure hizkuntza desagerrarazteko helburuarekin. Euskararen Erakunde Publikoa sortu zelarik, Ipar Euskal Herriko biztanleen 4tik 1 euskalduna zen. Hogei urte berantago, biztanleen 5etik 1 baizik ez da euskalduna. Denek euskararen alde ahalegin oro egiten dute omen, baina memento berean, euskara peko errekarako bidean da. (...) Guk, euskaltzale guziok, ondoko hitzordua abenduaren 27an dugu, Bilboko Bilbao Arenan, Kontseiluak antolatu ekitaldian euskararen Pizkundea nahi dugula adierazteko. (...)

Iparralde 2040 : Bideari ekin, faisons route ensemble

Réunie ce 13 décembre 2025 à Hélette, l’Assemblée générale du Conseil de développement du Pays Basque (CDPB) a adopté la contribution « Iparralde 2040 - Bideari ekin, faisons route ensemble ».
Ce document est le résultat de deux années de prospective participative menées dans tout Iparralde, entre janvier 2024 et décembre 2025, au travers d’une centaine d’ateliers qui ont rassemblé plus de 1 800 participant·es. (...)

Jose Manuel Pagoagaren heriotza abisua

Iparraldeko senideak - Jose Manuel Pagoaga 81 urtetan zendu da. Bisitak Baigorriko Baigeroari hiletxean egiten ahalko dira abenduaren 15etik astelehena goizeko 9etan hasita asteazkena eguerdi arte. Ehorzketa abenduaren 17a asteazkenez izango da. Hitzordua emana da 15:00etan, Baigorriko Plaza Xokon.
Jose Manuel Pagoaga zendu da 81 urterekin, 1968an utzi zuen bere sortetxera itzuli gabe eta biktima izatearen onarpen ofizialik gabe: ez Frantzian, ez Espainian, ezta Euskadin orain arte. Hori da ukan duen saria Euskal Herriaren euskalduntasuna, batasuna eta askatasunaren alde bizi osoa ematearengatik. Agian noizbait eta nolabait justizia egina izanen zaio. (...)