Euskara, altxor partikular bat balio unibertsala duena
Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean hasi zen Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ondotik, Iruñara heldu da atzo.
Momento hunkigarri eta ederrenetariko bat izan da ere jarraian entzuten ahalko duzuen Joseba Sarrionandiaren mezua ezagutzera eman denekoa: "Euskara altxor unibertsala da".