Solidarités
26 urte aski da!
700 lagun bildu dira larunbatean, apirilaren 9an, Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Ion eta Unai Paroten askatasuna aldarrikatzeko Donibane Lohitzunen.
Gure gizartea gauzatzen duen demokraziaren izenean, giza eskubideen izenean eta Euskal Herriak ezagutzen duen historiaren izenean Xistor, Jakes, Ion eta Unaien askatasuna galdatua izan da. Baita baldintzapekoekin aske gelditzen ahal diren guziena ere eta larriki eri diren guziena eta nola ez aipa Ibon Fernandez Iradiren kasua.