« Une idéologie qui conduit au repli sur soi »

Senperetik jin zaigu oharra, abertzaleek dute beraz beren baitan hetsirik egoteko ideologia bat. Lehen erreflexu batean, ez nintzen baitezpada harritu, zonbat aldiz ez dugu holakorik entzun. Eta kolonizatu baten gisan, hainbeste integratu ditugun holako oharrei ez diegu beti ihardesten. Baina 2023an gira eta erran behar diegu gure eskualdearen kudeaketan parte hartzen duten teknikari, «aditu» edo politikari batzuei ez dela zernahi erraten ahal orain.

Kontuan hartzen delarik gaur egungo Ipar Euskal Herriaren egoera, kontuan hartzen delarik abertzaleek eraman, bultzatu, proposatu eta proposatzen dituzten ekintzak edo ideiak, nork – zuzena delarik – plazara ditzake holako oharrak?

Erran-moldea irakurtzean, sagarroiaren irudia jin zitzaidan gogora. Bai noski, euskal komunitatea edo bederen haren parte bat bere baitan hetsi da beharbada, ezagutu dituen gertakarien aitzinean munduko edozein populuk ukan edo ukanen zuen erreakzioa izan du. Garai batez, sagarroiaren gisan, biribilkatu zen eta bere arantzak ateratu zituen defentsarako. Ez dugu Historia osoa eginen baina Frantziako estatuan sartu zenetik, Iparraldeko jendarteak Parisen hartuak izan diren erabaki zuzengabeak eta gogorrak pairatu ditu. Horren aitzinean, borroka luze bat eraman dute euskaldunek eta bereziki azken hamarkadetan mugimendu abertzaleak. Azken honek, nazioarteko mailan agertu diren problematiketan oinarritu ditu bere aldarrikapenak, baita bultzatu ere; ez ziren dudarik gabe frantses estatuaren gustukoak baina ez du horrek frogatzen hetsiak edo hesten girenik.

Batzuen arabera, maltzurki edo zintzoki ere, identitateen aldarrikapena gaur egun begi txarrez ikusi behar da, debru zahar batzuk berpizten dituela eta jende multzoak hesten edo murruak eraikitzen. Diskurtso, prediku eta karikatura horien aitzinean, begi bistan dugu errealitatea. Nork froga dezake abertzaleek kudeatzen dituzten herrietan, zerratzea dela eramana den politika? Nork froga dezake Iparraldean, « frantses » komunitateak zailtasunak ezagutzen dituela eguneroko bizian bere identitatea edo naziotasuna bizitzeko? Nork ditu estatistika sinple batzuk ukatuko, errealitatearen kontra joanez?

Gaur egun, Iparraldeko biztanleriaren kasik erdia ez da Euskal Herrian sortua, hori ote da eskualde hetsi bat? Gaur egun, euskara, eskualde horretan duela mende bat oraindik nagusiki mintzatua zen hizkuntza, gutitua bilakatu da eta ofizialtasunik gabe segitzen du, non dira hizkuntza eskubideak? Ez ote dira ere abertzaleak gaskoiaren alde ekintzak sustengatzen dituztenak, migranteen aldeko borrokak bultzatzen, Frantzian eramaten diren problematika edo borroka batzuetan parte hartzen dutenak ere?

Bukatzeko, ideologia bat dugula? Panorama abertzaleari istant bat interesatzen zaiona, fite ohartzen da ez dela ideologia bat baina pentsamendu eta iritzi desberdinak izan direla betidanik mugimendu abertzalean. Abertzaleak ideologia batean zerratzea, muga batzuetan ezartzea, ez dea azken finean bere hertsidura agerraraztea? Iparraldean « frantses » ikuspuntua defendatzen dutenek, zilegitasun osoz egin dezakete, zapalgailu jakobinoak bere lana egin baitu baina argi dago abertzaleek eramaten dituzten aldarrikapenak kokatzen direla mundu mailan garatu edo indartu diren eskubideetan. XX. mendean munduan ireki zen prozesu hortan, Euskal Herria bezalako herri ttipiek irekidura bat ezagutu zuten.

Ez! Abertzaleak, euskaldunak, ez dira hesten. Mundu osoan, populuen aldarrikapenak onartuak dira (Ainuak Japonian, Inuitak Kanadan, tokiko populuak Australian). Abertzaleek proiektu bat proposatzen dute, elkarbizitzan oinarritzen dena eta nehor baztertzen edo zapaltzen ez duena; azken finean, nor da bere baitan hesten dena?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).