Urte berean hiru ikastola idekitzea, historikoa


Entzun 8:35etik landako pasartea : « Bada 20-25 urte bederen egunero entzuten dela « lehen baziren militanteak, gaur egun ez dira… » 3 ikastolen idekitzeari buruz eta Seaskaren gaur egungo argazkiari buruz.

2014-2015 ikasturtea bururatzen ari dela, hiru berri on eman ditu Seaskak. Heldu den irailean hiru ikastola berri idekiko ditu Basusarri, Biriatu eta Azkaraten.

Heldu den irailean ikastola berri bat idekiko da Azkarateko eskola ohian. 28 urte eta gero, Azkaratek eskola bat izanen du eta hori ikastola izanen da. Lehen aldia da herri batean eskola bakarra ikastola dela. Eta lehen aldiz hiru ikastola urte berean idekitzeaz gain, eskola bakarra ikastola izateak gure herria berreskualduntzeko urrats sendoak egiten ari dela Seaska adierazten du.

Joan den irailean 3 200 ikasleen heina gainditu zuen Seaskak eta heldu den sartzean 3 300etik goiti izanen dira. Ikasle horiek euskaldun izan daitezen, baldintza egokietan lan egitea da Seaskaren xede bakarra. Horretarako ikastolak sortu eta handituko ditu federazioak.

Seaska da azken hamar urteetan hazkunderik handiena duen sarea

Ikastolak

Lehen mailetako hiru sareak hartuz (elebidun eta elebakar barne), xifreetarik ageri da azken 10 urteetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko eskoletan, 1132 ikasle gehiago direla. 2014 eta 2004 urteetako sartzeak konparatuz, eskola pribatuetan 40 haur galdu dituzte, eskola publikoetan 291 haur irabazi dituzte eta Seaskan 881 ikasle irabazi ditugu! Jakinez azken hamar urteetan Ipar Euskal Herriko populakuntza anitz emendatu dela eta emendatze hori kanpotik jin frantses jendeenganik izan dela.

Hazkunde tasak kondutan hartuz, argi da, hazkundearen kasik %80 eskuratu dugula. Horrek parte batez esplikatzen du, nolaz azken urteetan elebidun sarea garatzeko egin diren indarrak eskola publiko eta pribatuetan. Hamarkada luzeetan haurrek euskara eta euskaraz ikastea tabu bat izan ondoren, jendarte oso bat ohartu da elebidun izaiteak ekartzen ahal dituen abantaila guzietaz. Eta elebidun, edo eleaniztun izaiteko manera segurrena egun, ikastola da.

Hazkunde tasak kondutan hartuz, argi da, hazkundearen kasik %80 eskuratu dugula. Horrek parte batez esplikatzen du, nolaz azken urteetan elebidun sarea garatzeko egin diren indarrak eskola publiko eta pribatuetan. Hamarkada luzeetan haurrek euskara eta euskaraz ikastea tabu bat izan ondoren, jendarte oso bat ohartu da elebidun izaiteak ekartzen ahal dituen abantaila guzietaz. Eta elebidun, edo eleaniztun izaiteko manera segurrena egun, ikastola da.

Xifre horiek ere frogatzen dute, azken urteetan ikastola berriak idekitzeak, ikastolak herritarrenganik hurbiltzeak bere ondorioak izan dituela ikastolen kopuruen gorakadan. Xifre horiek ere esplikatzen dute parte batez, azken urteotan eskola publiko eta pribatuetan martxan ezarri den “murgiltze”esperimentazioa. 45 urtez erran duguna egun ebidentzia bat bilakatu da: gizartea euskalduntzeko murgiltze eredua beharrezkoa da. Momentuz “murgiltze” eredu hori, klaseak ama-eskolan euskaraz izaitera mugatzen da, klase orenetatik kanpoko orenak ez baitira euskaraz segurtatuak eskola publiko eta pribatuetan. Lehen mailan ere ez da momentuko esperimentaziorik. Baina dudarik ez da, bide onean goazela. Eta ikastola berriak idekiz, ikastolak sendotuz, mogimendu oso bat sortzen ari da Seaska Euskararen alde. Helburua ez baita ikastolak, publiko eta pribatuaren aitzinean konparatzea, baizik eta denek Euskararen aldeko urratsak emaitea. Euskarak denen beharra baitu.

Bigarren ikastola baten beharra Garazin

Ikastolak1Azken urteotako garapenaren islada izan da Garaziko ikastola. 2014/2015 ikasturte hastapenean 142 ikasle ziren Donibane Garaziko ikastolan, iaz baino 13 ikasle gehiago eta urtean zehar 2 urteko haur andana bat sartu da ere. Garaziko ikastola, beraz, tipi gelditzen ari zen eta ondoko hilabete eta urteetan geroz eta gehiago izanen zirela kondutan hartuz, erantzun bat atxematea baitezpadakoa zen. Gogoetatu eta toki ezberdinak miatu ondoan, azkenean Azkarate izan da hauturik hoberena.

Biriatu

Urte luzez hogoi bat haur joan ohi da Biriatutik Hendaia eta Urruñako ikastoletara. Hendaia eta Urruña gora eta gora ari dira eta mementu berean Biriatuar burasoak motibatuak dira azken urte hauetan ikastola baten idekitzeko. Ama ikastolako 5-6 haurrekin idekiko da irailean. Bastimendu pribatua izanen da eskola publikoaren ondoan, alokairupean.

Basusarri
Basusarri garapen betean den herria da. Eskola publiko bat bada bakarrik, eta ez du sail elebidunik. Ondoko urteetan anitz handituko da Basusarri abiatuak diren etxebizitza proiektuekin. Aglomerazioaren sarreran, euskara ahulena den gunean, eskualdeko ikastolak, Baiona, Miarritze, Angelu, Bidarte handituz ari dira urteetan eta eskaintza handitzea erabaki da, Basusarri eta Arrangoitzeko haurrak hartuko dituen ikastola sortuz. 2012an sorturiko 7 haurrekin idekiko da. Bastimendu publikoa izanen da, alokairu batekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).