Ustegabeko itxaropena

Alain Iriart, le samedi 11 avril 2026, juste après lʼannonce de son élection à la présidence de la CAPB.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Batzuetan, ustegabeak, pentsatzera ausartzen ez ginen egia baten gustua du. Euskal Hirigune Elkargoko presidente abertzale baten hautaketa gertakari bakan horietakoa da: isilka baina sakonki mugitzen ditu lerroak. Lurralde baten heldutasun politikoa erakusten du, eta tokiko nahiak azkenean egitura instituzionaletan islatzen den une bat adierazten du.

Luzaz, engaiamendu abertzalea bazterrean egon da, ikuspegi murriztaileek edo iraganaren pisuak baldintzaturik. Hala ere, azken urteotan eraldatu da, egituratu, eta ardura politikoaren logikan kokatu. Atzo identitate aldarrikapen gisa ikusten zena, gaur egun lurralde proiektu bilakatu da: hizkuntza, kultura, baina baita etxebizitza, ekonomia eta trantsizio ekologikoa ere ardatz dituena. Zentzu horretan, hautaketa hau ez da ustegabeko istripua: lan iraunkorraren emaitza da, tokian tokiko sustrai sendoen fruitua, eta oinarri militanteaz harago konfiantza sortzeko gaitasunaren ondorioa.

« Hautaketa hau ez da ustegabeko istripua:
lan iraunkorraren emaitza da, tokian tokiko
sustrai sendoen fruitua, eta oinarri militanteaz harago
konfiantza sortzeko gaitasunaren ondorioa. »

Bestalde, berrantolaketa zabalagoaren isla ere bada. Ohiko zatiketak lausotzen ari dira, eta hexagono mailako etiketek gero eta gutiago baldintzatzen dute tokiko errealitatea. Hautetsiek, eguneroko arazoei buru eginez, bateratzeko eta eraginkortasunez jokatzeko gai diren profilak bilatzen dituzte. Hautagai abertzalearen alde bozkatzeak hurbiltasunaren eta eraginkortasunaren aldeko hautua adierazten du. Aldi berean, urteetan tokiko karguetan lortutako zilegitasunaren aitortza da, estereotipoetatik urrun.

Eta bada xehetasun bat, hutsala ez dena: eskuin muturreko hautagaiak lortutako boz bakarra. Bakarra. Agian berea. Estatu mailan ideia horiek gora egiten duten garaian, emaitza honek kontraste nabarmena eskaintzen du. Ospatzekoa da, ez kuriositate gisa, baizik eta hautu kolektibo argi baten adierazpen gisa. Euskal Herriak, bere aniztasunean, bazterketa eta hetsirik egotea oinarri duten ikuspegiei ezezko garbia eman diela dirudi. Baztertasun elektoral horrek asko dio eztabaida eta tentsioak izan arren elkartasuna eta irekitasuna bermatzen dituen lurralde baten izaeraz.

Horrela, ustegabearen eta koherentziaren artean, hautaketa honek ibilbide bat marrazten du. Tokiko dinamikek alternatiba sinesgarriak sortzeko duten gaitasuna berresten du: errotuak eta lasaiak. Era berean, gogorarazten du lurralde mailako demokraziak, ongi funtzionatzen duenean, aitzinetik idatzitako gidoiak hauts ditzakeela.

Azken finean, gertakari honek sortzen duen poza ez da garaipen politiko huts batena. Badago zerbait sakonagoa: bide bereziak posible direla, identitateak hetsi gabe baiezta daitezkeela, eta lurraldeek beren politika egiteko modua asma dezaketela. Agian hor dago zinezko ustegabea. Eta, batez ere, itxaropena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).