Ziklo berria

PrintFriendly and PDF
Eneko Bidegain
Eneko Bidegain
Enseignant en communications audio-visuelles à l'Université Mondragon. Ex-journaliste de Berria. Ecrivain.
D'autres articles

ZikloBerriBat!Hitz bat nagusitu da ene belarrietan, azaroaren 30eko manifestaziotik: « zikloa« . Egun hartan ziklo bat bururatu omen zen, eta beste bat hasi. Solas horiek Mixel Berhokoirigoinen ahotik entzuteak berehala ezarri nau erreferentzia batzuei begira.

Lehen ere garbi esplikatu izana du faseen bukaeraren kontu hori, adimen politiko ikaragarria eta geroari begirako ikuspegi zorrotza duen militante horrek. Gogoan dut zein ongi esplikatu zuen Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aldeko protesta eta manifestazio arrakastatsu guztien fasearekin gelditu behar zela: aldarrikapen mugimendu indartsu hura ahultzen hasi baino lehen, estrategia berriak martxan jarri behar ziren. Kalkulu ezinago hobea iruditu zitzaidan. Iraganean ere ikusi dugu zer gertatu izan den aldarrikapen bat, indartsu bihurturik ere, lorpenik gabe gelditzean: mugimendua ahultzen da, eta azkenik gelditzen da. Bakar gauzak badira duela 10-20 urte eskatzen genituenak, eman ez dizkigutenak, eta gaur egun eskatzen ez ditugunak.

Nola egin ez higatzeko?

Laborantza Ganberarekin estrategia guztiz aldatu zuten, eta ikastolak erreferentzia gisa harturik, Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu zuten. Ez da Laborantza Ofiziala oraino ere, baina hor da, funtzionatzen du eta orain gero eta jende gutiagok ezartzen du dudan haren zilegitasuna.

Engoitik ongi ulertu dugu Lurralde Kolektibitaterik ez duela onartuko Frantziak. François Fillonek (Frantziako hurrengo presidentegai batek) argi erran du ez dela Lurralde Kolektibitatearen aldekoa, ez euskal departamenduaren aldekoa. François Hollanderen gobernuaren jarrera ere ezagutzen dugu. Engoitik, aldarrikapen horrek ez du indar handiagoa hartuko, lortu duen sostengu hain zabala ikusirik. Beraz, nola egin ez higatzeko?

ZikloBerriBat1!Tresna propioen sortzearen estrategia

Laborantza Ganberaren eredua datorkit gogora, edo Udalbiltzarena. Ez Frantziak eta ez Espainiak ez diote deus emanen Euskal Herriari, ez dute deusetan amore emanen. Tresna propioak sortzearen estrategia egokia da. Udalbiltzaren dinamika maingu gelditu zen 1998ko prozesua gelditu zenean, eta gaur egun ekimen interesgarriak egiten ari bada ere, ez da 1998an pentsatu zenaren heinera heltzen. Hala ere, bide horretan sakontzea da hoberena. Euskal Herria gure eskuz eraikitzea da fruitu emankorrenen iturri, gure tresnak sortuz eraikitzea.

Eraikuntza zikloa

Lurralde Kolektibitateari dagokionez, ziklo berria bide horretatik doala ulertu dut nik. Batera-ren beste bi aldarrikapenei ere gisa bereko erantzunak bilatu beharko zaizkie. Euskararen aldeko lana garatu beharko da, etxetik eta eskolatik kanpoko eremu pribatuetara eta publikoetara zabaltzeko neurri gehiago hartu beharko da, eta horretarako arduradun ekonomiko eta politikoen inplikazio zuzena baitezpadakoa izanen da. Unibertsitateari buruz ere lan batzuk abia daitezke: Ipar Euskal Herrian berean bada eskaintza bat, gutxietsi behar ez dena; baina Hego Euskal Herrian dagoen eskaintza zabalarekin, zubiak eraikitzen hasteko tenorea ere bada, Hegoaldean ikasi nahi duten Iparraldeko ikasleek dituzten trabak jauzarazteko, eta Iparraldean eskaintza berriak proposatzeko eta antolatzeko, Hego Euskal Herriko unibertsitateen parte hartzearekin eta Iparraldean dauden ikasketa adarrekiko elkarlanean.

Ziklo berria eraikuntza zikloa izan bedi. Bestela, urte luzeetako frustrazio batean sartuko gara berriz.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video