Burua erronkaz beterik
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ondoko hilabeteetan datorzkigunak hitz labur batzuekin laburbildu behar bagenitu, honako hauek baliatuko genituzke: erronka berriak, edo desafio berriak. Anitzak dira mugimendu abertzale, ezkertiar, alternatibo, euskaltzale eta abarrek, urtero, esanguratsuak zaizkien gaiak pil pilean mantentzeko edo injustizia bati aurre egiteko bultzatzen dituzten ekimen eta ekintzak. Baina, 2023 urte honetan datorzkigun hitzorduek bide orria hozka batez goratzen dute eta funtsezko eztabaida batzuk mahai gainean jartzen. Hori bereziki egia da mugimendu abertzaleak bere buruari finkatu dizkion helburuekin, Bagira prozesuaren bidez abiatu gogoetak ondoko urteotako mugimendu abertzalearen ildo politikoaren marraztea baitu helburu.
2023 urte hasiera honetako gai horien ildo politikoek finkatu epeek puntu amankomunak dauzkate. Eta Apirileko hilabeteak epeei dagokienez garrantzi berezia izango du. (...)