Praktika eraldatzaileak gure lurraldean: zer eta nolaz?
26. Otsail Ostegunen aurtengo lehen hitzorduan, otsailaren 9an, Txomin Poveda Soziologian doktoreak eta Bagira prozesuaren koordinatzaileak, bere hitzaldian, Ipar Euskal Herriko alternatiben ibilbide historikoa oroitaraziko digu baita esplikatuko zergaitik eta zein logikarekin lurralde huntan hainbeste emazte eta gizon eraldaketa manera hortan inplikatzen diren.
Euskara hutsezko konferentziak, 26. aldikotz antolatuak dira Donapaleun, ZABALIK elkartearen eskutik. Hitzaldiak ostegun arratsez iragaiten dira, Donapaleuko Bideak gunean, 8ak30etan hasten eta bixkotxatto batekin baso bat edanez bukatzen. Jarraian aurtengo egitaraua, kasualitatez, otsailetik martxora luzatzen dena! (...)