« EHZ bidaia bat da, bizitzen dugun aldi oro aldatzen gaituena »
EHZren 26. edizioa arrakastatsua izan da. Hiru egunez, 12.000 bisitari izan dira plazan eta pentzean. Baina zifrek soilik ez dezakete aurtengo edizioaren bidaia laburbildu. Goiz eta arrats, 450 laguntzaile txandakatu dira izan sukaldean, ostatuan, gunearen garbiketan, erasoen kontrako brigadan, eszena gibelean, zirkula zioan eta beste. EHZren arrakasta muntaketan eta hiru egunetan esku kolpe baten emaitera jin diren ehunka gazteer zor diegu, gerorako bidea idekia den seinale. Argi dugu: "EHZ bidaia bat da, bizitzen dugun aldi oro aldatzen gaituena".
Jarraian EHZko antolatzaileen bilana, Argia.eus-ek bildua. (...)

par