Gizarte Zibilaren Foroaz, BAI!

Apirilaren 14anostegunarekin, 18etan, Baionako elkarteen etxean, Euskal Herriko Garapen kontseiluak Foro partehartzaile bat antolatzen du lurraldeko eragile guziei zuzendua, informazioa banatzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko eta Hirigune proiektuaren hobeki ulertzeko parada emanez.
Garapen kontseiluak argiki adierazi du Euskal Hirigune elkargoa (HELEP) den instituzioaren sortzearen alde zela azken udazkenean jadanik. Maiatzaren bukaera arte 158 herrietako kontseilariek proiektuaren alde ala kontra bozkatuko duten bitartean, Garapen kontseiluak hitza eman nahi die Ipar Euskal Herria biziarazten duten eragileei. Sartzea librea da, izena emaiteko parada artikuluan berean.

Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: alde eta kontrakoen iritziak

Apirilaren 4an Euskal Irratiek, Kanalduderen laguntzarekin antolatu mahain inguru eztabaida ikusgai da aste huntan. Lau auzapez gomit ziren, beren ikusmoldearen emaitera. Herri elkargo bakarraren alde diren Mixel Etxebest eta Daniel Olzomendi, Mauleko eta Izurako auzapezak alde batetik, eta kontra diren ordezkari genituen Barthélémy Aguerre eta Lucien Delgue, Lukuzeko eta Armendaritzeko auzapezak.
Lehen bideoan gobernantza izan da gehien bat aipatua. Bigarren bideoan, fiskalitateaz arizan dira.

EPCI quésaco ?

Nous abordons la ligne droite de l’approbation de l’EPCI unique par les 158 conseils municipaux d’Iparralde.
Enbata tient à résumer l’essentiel des compétences de cette première institution à l’échelle du Pays Basque. La qualité du débat public ne peut que gagner d’une bonne information.

« Bai! »-a indartu

Larunbatean, apirilaren 2an, Batera plataformaren deiari erantzunez ehunka herritar mobilizatu dira Ipar Euskal Herriko 4 gune ezberdinetan HELEP bakarraren aldarrikatzeko.
2016ko apirilaren 14an, ostegunarekin arratseko 18:00etan Baionako elkarteen etxean Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatzen du foro partehartzaile bat beste aktore sozio ekonomikoekin HELEP bakarraren eztabaidatzeko aukera eskainiz. Jarraian, zuzenean izena emaiteko parada atxemanen duzue. Bai eta ere maiatza bukaera arte, 158 herri kontseiluek HELEP-aren alde ala kontra bozkatzen duten jakiteko manera.

HELEP-aren kontrako auzapezen argumentoen ahuleziaz

Prentsan diru publikoz ordainduak izan diren abisuak lagun, HELEP bakarraren kontra diren auzapezek hainbat argumento aintzinean emaiten dituzte beren proiektu alternatiboa den Metropoli Polo Arinduaren goraipatzeko.
Hara Batera plataforma herritarraren azterketa zorrotzaren bigarren zatia, MPAren aldeko argumento batzuren indar eskasa agerian uzten duena. Hots, Iparraldearen ezagupen instituzionalaren alde den hautetsiak medioak atxemaiten ditu, kontra denak aitzakiak.

Itsaslaminen akanpada

Itsaspeko petrolioaren gailurra geldiarazteko Deia-ren ondotik, klimaren arloko ekintza akanpada bat, "Itsaslaminen akanpada" deitua antolatua izanen da Pauen apirilaren 2tik 7ra. Itsaslaminen akanpada, Pauen berean apirilaren 5etik 7ra iraganen den MCE Deepwater Development Gailurra den egiazko « Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»aren kontrako mobilizazioen antolatzeko gunea izanen da.
Akanpada hori, zinez bizi eta formakuntza gune bat izanen da militante eta ekintzalari guzientzat. 6 egunez, proposatuak izanen dira formakuntzak, bortxa gabeko ekintzei eta desobedientzia zibilari buruz, bainan ere tailer praktikoak (ekintzentzat lagungarri izanen diren materialen eraikitzeko), hitzaldi eta eztabaidak fosil eta ustiapenei buruz... gailurraren gelditzearen lortzeko!

Appel de Pau : « Stop aux forages en eaux profondes ! »

Début avril, les principales entreprises pétrolières se retrouveront à Pau pour un sommet international dont l'objectif est tout simplement d'organiser la destruction du climat.
De nombreuses organisations locales, nationales ou internationales soutiennent cet Appel et s'associent à la mobilisation d'avril : 350.org, Les Amis de la Terre, la Coordination européenne des Alternatiba, Bizi !, Village Emmaus Lescar Pau, Nation Océan etc.).

Paue: itsaspeko ur sakonetako zilatzeen kontrako ekintza

Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen.
Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik helburu, itsaspeko ur sakon eta biziki sakonetan.

Metropoli Polo Arindua, alternatiba ala statu quo-a?

Joan den otsailaren 3an, HELEP edo Herriarteko lankidetzako erakunde publiko bakarraren sortzearen kontrako auzapez talde batek bere proiektu alternatiboa aurkeztu du: Metropoli polo arindua (MPA).
Batera Plataforma jada engaiatua da Iparraldeko 158 herrien itzulia egin duen Karabana Pedagogikoa lagun jendarteari lurraldearen instituzionalizazioaren erronkaren aurkezpen lanetan. Hara Baterak MPAri buruz egin azterketaren zonbait pasarte.