Autodeterminazioaren alde demokraten metaketa erraldoia
Gure Esku Dago dinamika herrikoi bat da. Haren helbura da autodeterminazioaren aldeko jende kate erraldoi baten gauzatzerat, ekainaren 8an, igandearekin, Iruñatik Durangora 123 kilometroak osatuz. Duela hainbat hilabete, herri ezberdinetan bururatzen diren ekintzek biltzen dituzte ainitz herritar ezberdin, ez dituztenak ikuspuntu berdinak partekatzen, baina denak ados direnak ondoko diagnostikoarekin : "Herrian elgarrekin bizi girenez, herriaren geroaz elgarrekin erabakitzeko eskubidea dugu!" ... Parisetik edo Madrid-etik pasatzeko beharra ukan gabe.
Enbata.info harremanetan sartu da Gure Esku Dago-ren bultzatzaileekin hobeki ulertzeko arrakasta gero eta haundiagoa biltzen duen ekintza hori. Iparraldetik ere autobus bat joanen da 50 000 pertsonek osatuko duten jende katearen indartzerat.