Zelai Nikolas Ezkurdia, Gure Esku Dagoko kidea - "Erabakitzeko eskubidea funtsean demokrazia da. Demokrazian herritarrok dugu hitza eta guk izan behar dugu protagonista erabaki publikoetan; erabaki horien parte sentitu behar gara modu batean edo bestean."
"Nola da posible demokrazia batean herritarrok gure iritzia plazaratu ezin ahal izatea eraiki nahi dugun etorkizunari buruz? Etorkizunaren parte da ere, noski, euskal lurraldeek zer nolako estatus politikoa nahi duten eta erabaki ahal izatea zer nolako harremana nahi dugun izan euskal herritarron artean eta zein Espainiako eta Frantziako Estatuekin. Zein demokrazia mota da hori libreki adieraztea debekatzen duena?" (...)