Giza eskubideak
Duela 70 urte, 1948ko abenduaren hamarrean, Parisko Chaillot jauregian, ONU erakundeko Estatuen gehiengo zabalez bozkatua izan zen “La Déclaration Universelle des Droits de l'- Homme” delakoa, orai emazteen errespetuz erran giniro “des Droits Humains”, hots Giza Eskubideen Aldarri Orokorra.
Aldarriaren idazle nagusia René Cassin Baionako semea dugu (1887-1976), zeinen zirriborroa Estatu gutiz gehienek onartu zuten aldaketa txiki zenbaitekin. Aholkulari eta mugatzaile zuen Eleanor Roosevelt anderea, Estatu Batuetako lehendakari zenaren alarguna. (...)