Euskara da gure etorkizun bakarra
Duela 60 urte, Jakes Abeberryk lehen sar hitza idatzi zuenean, bere kezka agertu zuen euskal populuaren etorkizunaz; bai hortan ginen Euskal Herrian, eta euskararen egoera aipatzen zuen partikulazki. Seinale txarrak ikusten zituen, eta galdera sinple hau pausatzen zuen, berrogoi urteren buruan jende batzuk izanen zirenetz euskaraz mintzatzeko, edo bederen euskara irakasteko. Ahalmen handikoa baitzen, Jakesek irakaskuntzaren garrantzia azpimarratzen zuen jadanik eta bere borrokatzeko kemena agerrarazten ere.
Geroztik, Enbata mugimenduak eta hainbat egiturak eta jendek landatu dituzten hazien fruituak biltzen eta gozatzen ditugu. Jakesek, azken hatsa eman aitzin, bere lehen sar hitzean pausatu zuen galderari erantzuteko parada ukan du. Bai noski, itzalak eta hodeiak badaude euskararen meteoan baina urte berri honen hastapenean eta Jakesi omenaldi bat idazteko garaian, baikortasunaren erabakia hartuko dugu. (...)