« Haizearen indarra baliatu kontrakoa izan ala aldekoa »
Mikel Hiribarren - Ongi etorri Itsasuko herri huntarat. Plazatik plazara gabiltza igande goiz huntan, Herriko Plazatik Elizaldeko plazarat. Holakoa da gure herria, plaza bezainbat ostatu, eta auzo bezainbat plaza. Denak elkargune, denak bizileku.
Herriko plaza erabiltzerik ez zuketen eskatu Itsasun 1963ko lehen aberri egunaren antolatzaileek. Militar ohia zen orduko auzapeza, eta nork daki zerk ekarria zuen gure herrirat. Aljeriako gudu bortitz hartarik itzuli berriak ziren azken gudariak. "Frantses eginak gira joan den aspaldian" zion Xalbadorrek bere bertsoan. (...)