Elkargoko hautetsiez osatutako Bil Gaiten taldeak bere lehen urtebetzea ospatzen du!

BIL GAITEN - BIDEOA - Abenduaren 9ko Elkargoko batzarraren karietara, Bil Gaiten taldeko hautetsiek emendakin bataurkeztu dugu haurtzaindegien arautegian euskara eta gaskoiaren presentzia bultzatzeko.Gero, « Etxalde ttipien » ezagupena defendatu eta laborarien ur tarifikazioaz hausnartu dugu batzarran. Bestalde, igandeko lanaren aurkako posizioa atxiki dugu baimen berezien kontra hitza hartuz.
Bukatzeko, hainbat proiekturen segipena galdezkatu ditugu, hala nola Akamarreko eremu ekonomikoa, Garapen kontseiluko batzorde parekidea ala «Xiberoko bidea». (...)

Kanadako elebitasuna bagenu sikiera

Gorka Bereziartua (Argia.eus-etik) - Ausarkeria leporatuko didazue, urrunegi menturatzen ari naizela, han ez zaigula ezer galdu. Nik, hala ere, Axular, Oihenart eta Etxeberri Ziburukoa testigu, zera deklaratzen dut: aurten Euskararen Egunaren bueltako gauzarik inportanteena Ottawan (Kanada) gertatu dela.
Sinesten ez badidazue, jarrai nazazue hurrengo paragrafoan kontatzen hasiko naizen historia harrigarrian barrena –edo bestela, petting gabeko pin-pan-pun baten bila bazabiltzate, jo zuzenean azken paragrafora, baina gero ez kexatu burmuineko zimurretako frikzioengatik: bazenuten aukera leku berera guri-guri iristeko–. (...)

Hazkurri Bankuaren 2023ko Bilketa Orokorra: Ipar Euskal Herria gero eta solidarioagoa!

Lehen bilanaren araberan, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuaren 2023ko bilketa biziki baikorra izan da 122 tona hazkurrirekin, 90 saltoki baino gehiagotan bilduak, 900 laguntzaileen laguntzarekin. Erran nahi du iaz baino % 11 gehiago.
Aste bukaera honetako bilketan emateko aukerarik izan ez dutenentzat, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak dohaintza bat online egitera gomitatzen ditu pertsonak www.monpaniersolidaire.org helbidean. (...)

Euskararen erabileran jauzia emateko bost lan ildo adostu ditu Euskaltzaleen Topaguneak III. kongresuan

Argia.eus-etik - Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 18an egin duen kongresuan, datorren hamarraldirako bost lan ardatz finkatu ditu. Ardatzok euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ditu Topaguneak.
Elkartearen bost funtzioak hauek izango dira: askotariko euskaltzale berriak erakartzea; gizarte mugimenduekin harremanak egitea; euskal identitate ireki eta inklusiboa eraikitzea; hiztunak sortzeko eta sozializatzeko ekimenak bultzatzea; eta akordio sozio-politiko-instituzional berriak sustatzea. (...)

Une perspective s’ouvre

Gilles Simeoni - Malgré les obstacles, le président du conseil exécutif de Corse espère aboutir.
"Notre responsabilité historique, la mienne, celle de tous les nationalistes, c’est de construire la Corse et donc l’autonomie avec tous les Corses." (...)

Le discours d’Emmanuel Macron

Responsable historique du FLNC de 1977 à 1989, élu de l’assemblée corse de 1984 à 1998, Pierre Poggioli fut secrétaire général de l’ANC. Docteur en sciences politiques, il est l’auteur de nombreux ouvrages.
Il analyse ici point par point et sans langue de bois le discours présidentiel du 28 septembre à l’assemblée de Corse et il évoque certains travers du camp abertzale. (...)

Ikastola herri eskola!

Peio Jorajuria - Cheverry Paluat andereak eta Eliçagaray jaunak, Beskoitzeko auzapezordeek, Ikastola kanpoko espaziorik gabe nahi izateak, ikastola ito nahi dutela erran nahi du, euskara ito nahi dutela. Euskararen gainbehera iragartzen diguten inkesta soziolinguistikoei begira, gaur egun Ikastola tresna ezinbestekoa da euskararen eta bere kulturaren biziraupena bermatzeko. Ikastolaren garapena oztopatzea euskararen garapena eta herri honen etorkizuna oztopatzea da.
Horregatik deitzen dugu mobilizazio handi batetarat 2023ko azaroaren 18an. Hizkuntzari atxikiak diren herritar guziei dei egiten diegu Beskoitzera jin daitezen, azaroaren 18an, larunbatez, goizeko 11etan. Ikastola Herri Eskola, aterabide bat Beskoitzeko Ikastolarentzat! (...)

Greba feminista orokorraz

Greba feminista orokorra ukanen dute 2023ko azaroaren 30ean Hego Euskal Herrian. Denon Bizitzak Erdigunean plataforma feministak antolaturik, zainketa sistema duina, kalitatezkoa, publikoa eta komunitarioa aldarrikatzea izanen da helburua.
Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren aldarrikapenak ezagutzeko xedez, hitzaldi bat antolatua da azaroaren 17an (Baionako Lan Burtsan, 19:00tan), greba antolatzen dabiltzan bi militante gomitatuz. Biharamunean, azaroaren 18an, zaintzek gure bizian hartzen duten lekuaz gogoetatzeko aukera ukanen da Ortzaizeko liburudendan. Azkenik, ikusirik azaroaren 30eko grebak duen inportantzia, eta gure elkartasuna adierazteko xedez, Donostirako manifestaziorako abiatze kolektibo bat eginen da arratsaldean. (...)

Mila aurpegiko borroka

Hartzea Lopez Arana - Badirudi azpiegituren metatzea biziraupen kontua dela mundu kapitalistaren gutxiengo ultrarentzat.
Testuinguru arranguratsuaren gainetik, ongizate komunaren aldeko militanteen alorrean, antolaketa eta ekintza moldeak indartzen doaz. Halako mobilizazio eta gertaldietatik irakaspenik ateratzerik bada, sistemaren gurpiletan benetako makilak jartzeko ausardia eta irudimena bizkortzean datza. (...)