Mixu, Graxi,… Inoiz esan ezin diren estalitako egien oihu « isila »
Arantxa Manterola - Ostiralean, Graxi Etxebehereri azken agurra egiten ari ginen garai bertsuan, beste emakume handi batek azken hatsa eman zuen: Mixu Mendi.
Ez zen, behar bada, lehena bezainbeste ezaguna baina hura bezala, ekarpen handia egin dio gure Herriari. Gaztetatik Ipar Euskal Herriko egoera larriak piztu zuen bere baitan zerbait egiteko garra. Eta, hala, Bordelen ikasketak egiten ari zela, kezka berbera zuten zenbait euskal ikasleekin batu zen Irisarriko alaba. (...)

par