Les faits, rien que les faits…

Patxi Bergara - Les faits. C'est tout ce qui compte.
Le 1er fait, c'est que je suis depuis plus de 13 ans un militant de terrain qui œuvre à l'établissement d'une autonomie concrète de son territoire. Dans cette perspective, la mise en place et la pérennité d'outils comme ENARGIA et I ENER - que j'ai contribué à fonder avec d'autres - témoignent qu'une volonté collective motivée par des intentions constructives produit des résultats aussi tangibles qu'heureux pour nos habitant.e.s. Une énergie "de chez nous", produite et fournie par des opérateurs conçus sous une forme coopérative. Ce succès est un fait et chacun.e ne peut que s'en féliciter. (...)

Euri errepresiboa ari du

OSTIA - Azkenaldian, Ipar Euskal Herrian, batere larriak ez diren ekintza batzuengatik ikerketendako konbokazioak nabarmen emendatzen ari dira: Hazparneko Puyo agentzian telekomanda baten desagertzea, Angeluko Bouygues publizitate euskarrietan pintaketa edo lastoa, Kanboko herriko kontseiluan Marieniaren kontra izandako ekimenak direla eta.
Benetako zelatatze eta larderia operazio bat da bere markak hartzen dituena, iruzurrezko gaizkileek beren trikimailuetan arazorik gabe segitzen duten bitartean. Lurraren suntsitzaileek lasai lo egin dezakete. Polizia eta auzitegia erne daude. (...)

Euskara orain! Konstituzio aldaketa orain!

EUSKAL KONFEDERAZIOA - Ekainaren 1ean, Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboak zabaldu deia segituz, 800 euskaltzaletik gora bildu gara Ipar Euskal Herri osoan antolatu 10 elkarretaratzetan (Arbonan, Azkainen, Baionan, Beskoitzen, Donibane Garazin, Hazparnen, Hendaian, Itsasun, Maulen eta Ziburun), frantses Konstituzioa aldatu eta gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatzeko.
Izan ere, azken urte eta hilabete hauetan lurralde hizkuntzak garatzeko helburu zuten hainbat tokiko deliberoren kontra egin du frantses Estatuak, prefeten bidez, abantzu sistematikoki argudiatuz Konstituzioaren kontrakoak zirela, 2. artikuluak zehazten baitu frantsesa dela Errepublikaren hizkuntza. (...)

Nazioa gara, orain Euskal Herria

EHBAI & EHBILDU - Maiatzaren 18an, EHBai eta EHBildu elkarrekin eman prentsaurrekoan ekainaren 9an iraganen diren Europar Parlamenturako hauteskundeei buruzko irakurketa eta kanpaina aurkeztu dute. (...)
Bi alderdiak jabetzen dira, EHBaik parte hartuko lukeen zerrendarik ez izateak hutsune bat sortzen duela EHBaien proiektuaren alde egingo luketen bozkatzaileengan. Alta, EHBaik uste du eskuin muturrari erantzun sendoa eman behar zaiola eta beraz, Euskal Herria aitortzen duten ezkerreko hautagaitzen alde egiteko deia zabaltzen du. (...)

12 ordu Marieniako borroka elkarrekin irabazteko

Marieniako laborantza lurren defentsan, maiatzaren 25ean, Halle Bernadette Jougleux herri erdiko gunean, mobilizazio egun berri batera deitzen dugu sei egituren artean: CADE, ELB, ELB gazte , Lurzaindia, Nahi Dugun Herria, Ostia. Hitzordu hau garrantzitsua izanen da hamar urte beteak dituen Marienearen aldeko dinamikarentzat.
Egunaren antolatzaileek engaiamendu berria iragartzen dugu: elkarrekin bat eginen dugu lur horiek betirako laborantzarako egon daitezen, bakoitzaren taktikak konbinatuz. Segur baikara, goiz edo berant, borroka hau irabaziko dugula. (...)

Jauzi egiteko garaia da, Jauzi Ekosoziala! 2024

BIDEOA - Jauzi Ekosoziala eragilearen aurkezpen bideoa. Sistema ekozidaren aitzinean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarrituriko trantsizio ekosoziala bultzatzea du xede.
Horretarako, "borroka kulturala disputatzea eta gehiengoak artikulatzea" dute bide eta Euskal Herriko lurralde guzietako ikuspegiak batzeari lehentasuna ematen diote. (...)