Milesker bihotzez Mattin
Pantxoa Etchegoin - Duela 45 urte ezagutu nuen Mattin, Donibane Lohizuneko Harriet-Baita eskolan. Ni orduan barnetegian izanki eta, gure gaueko zaindaria zen. Zaindari atsegina, bihotz handikoa eta euskaltasuna gure baitan hazi zuena. Mattinetaz dudan lehen oroitzapena hauxe da : 1975eko azaroaren 20ko goizalde hura ! Gu orduan jeikitzen ari eta, ikusten dugu Mattin guregana heldu zafra-zafra eta irri eder bat ezpainetan : « Franco hil da ! ». (...)
Milesker bihotzez Mattin egin duzun guziarentzat. Zuk erein haziak euskal baratzetan gaindi luzaz ondu daitezela. (...)