Eguberririk ez euskararentzat

Txomin Héguy - Eguberriko garai disdiratsutik (maleruski ez denentzat…) doi doia ateratzen ari gara eta 2026ko bideetan iadanik sartzen ari. Joan den abenduko 25a aitzin, pano publiko eder batek ene arreta erakarri zuen ene beribilean nindoalarik Baionako karriketan: NOËL A BAYONNE. Ezinezkoa ez ikustea. Haatik zailako izan zitzaidan ikustea eta NOËL A BAYONNEn azpian irakurtzea: EGUBERRI BAIONAN. (...)
Altabada, irudiaren tiraniaren azpian noraezean doan mundu batean, guti edo batere ez erakutsia ez da garrantzitsua, ez da existitzen eta desagertzera kondenatua da. (...) Beraz, zer aterabide gelditzen zaigu? (...)

Euskarari trufarik ez!

Bi urteko maskaradaren ondotik, Euskararen Erakunde Publikoaren hitzarmen sortzailea berritzea erabaki dute hura osatzen duten partaideek ostegun honetan egin duten biltzar nagusian. Ororen buru, kide bakoitzak 100.000 euro gehiago emanen ditu, EEPk berak 2023an finkatu zituen beharretatik urrun. Euskal Konfederaziotik argi diogu: ez da aski! Ez du balio euskararen aldeko hizkuntza politikak Ipar Euskal Herrian dituen beharrei erantzuteko.
Frantziako Estatuak eta gainerako instituzioek hamarkada luzeetan euskararen kontrako politikak sustatu dituzte, gure hizkuntza desagerrarazteko helburuarekin. Euskararen Erakunde Publikoa sortu zelarik, Ipar Euskal Herriko biztanleen 4tik 1 euskalduna zen. Hogei urte berantago, biztanleen 5etik 1 baizik ez da euskalduna. Denek euskararen alde ahalegin oro egiten dute omen, baina memento berean, euskara peko errekarako bidean da. (...) Guk, euskaltzale guziok, ondoko hitzordua abenduaren 27an dugu, Bilboko Bilbao Arenan, Kontseiluak antolatu ekitaldian euskararen Pizkundea nahi dugula adierazteko. (...)

Iparralde 2040 : Bideari ekin, faisons route ensemble

Réunie ce 13 décembre 2025 à Hélette, l’Assemblée générale du Conseil de développement du Pays Basque (CDPB) a adopté la contribution « Iparralde 2040 - Bideari ekin, faisons route ensemble ».
Ce document est le résultat de deux années de prospective participative menées dans tout Iparralde, entre janvier 2024 et décembre 2025, au travers d’une centaine d’ateliers qui ont rassemblé plus de 1 800 participant·es. (...)

Jose Manuel Pagoagaren heriotza abisua

Iparraldeko senideak - Jose Manuel Pagoaga 81 urtetan zendu da. Bisitak Baigorriko Baigeroari hiletxean egiten ahalko dira abenduaren 15etik astelehena goizeko 9etan hasita asteazkena eguerdi arte. Ehorzketa abenduaren 17a asteazkenez izango da. Hitzordua emana da 15:00etan, Baigorriko Plaza Xokon.
Jose Manuel Pagoaga zendu da 81 urterekin, 1968an utzi zuen bere sortetxera itzuli gabe eta biktima izatearen onarpen ofizialik gabe: ez Frantzian, ez Espainian, ezta Euskadin orain arte. Hori da ukan duen saria Euskal Herriaren euskalduntasuna, batasuna eta askatasunaren alde bizi osoa ematearengatik. Agian noizbait eta nolabait justizia egina izanen zaio. (...)

Haurtzaroan euskararen eskaintza bermatzeko bidea

Leire Bidart eta Maider Negueloua - 2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko.
Hilabete honetan, Leire Bidartek (Ttinka haurtzaindegiko zuzendari eta Konkolotx elkarteko idazkariak) eta Maider Neguelouak (Konkolotx elkarteko koordinatzaileak) lehen haurtzarotik euskara bermatzeko bideak zehazten dizkigute. (...)

Azaroak 11

Ekhi Gorostiaga Hirigoien eta Iztebe Oihenart Etxart - Urtero azaroaren 11n, Ipar Euskal Herrian pesta eguna da. Lehen gerla mundialeko armistizioaren omenez Frantziar estatuak inposatzen digun pesta eguna. Hori dela eta, Uztailak 14 kolektiboaren izenean, egun hori bere kontextu eta koadroan kokatzea dagokigu, egun honek, bikain irudikatzen dituelako Euskal Herriak pairatzen dituen zapalkuntza nazionala zein soziala. (...)
Ondorioz, Frantziar estatuak azaroak 11ren kari inposatzen duen pesta eguna azkarki salatzen dugu U14 kolektibotik. Hortarako, hau da, gerlaren erabilpen inperialista eta asimilatzailea erauzteko, azaroaren 11n, atsaldeko 5tan, Azkaineko plazara deia luzatzen dizuegu. Frantziak erahil zituen eskaldunen omenez, eta sarraski hauen arduradunei aurre egiteko, Azkainen elkar ikusten dugu. (...)

Pour Que Vivent Nos Langues : « modifier l’article 2 de la Constitution française et d’adopter une loi linguistique globale »

Né en 2019 pour dénoncer les conséquences délétères de la réforme du lycée mise en place par l’ancien ministre de l’Éducation nationale Jean-Michel Blanquer, le collectif Pour Que Vivent Nos Langues regroupait des associations de défense des langues dites «régionales». Il est officiellement devenu une association loi 1901, à l’occasion de l’Assemblée Générale constitutive qui s’est tenue à Bayonne le 25 octobre dernier. Cette assemblée générale intervient à un moment où le soutien du public aux “langues régionales” n’a jamais été aussi élevé, un sondage IFOP de juillet 2025 (pages 22 à 28) montre que 77% des Françaises et Français sont favorables à leur reconnaissance officielle (+5% en 10 ans). (...)
Pour Que Vivent Nos Langues réaffirme le besoin de modifier l’article 2 de la Constitution française et d’adopter une loi linguistique globale. En effet, nos langues ne bénéficiant actuellement pas, dans les territoires où elles sont historiquement parlées d’un statut de coofficialité, leur transmission et leur usage restent marginaux et, de fait, leurs locuteur.rices sont relégués au rang de citoyen.nes de seconde zone. (...)