Opinion
Bataila bat irabazi nahi duenak…
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Mixel Berhoko joan zauku. Hitz hauek idaztean senditzen dut zer nolako zuzengabekeria sortu duen berri honek. Hiltze gehienetan bezala naski, famili, lagun eta hurbilekoentzat, gertakari horiek bizituak izan behar dira jakiteko zer minak, zer ulertezinak, sortzen dituzten. Zonbait astez, izigarri laster, eritasunak eraman du Mixel. Hola da. Onartu behar. Besterik ezin egin.
Aski da ikustea nola omendua izan den eta irratietan, egunkarietan, eta ehorzketetan, ulertzeko zer inarrosaldia izan den. (...)