Opinion
Mixel Berhocoirigoin-en heriotzak dolutan uzten ditu euskal laborariak
ELB - Tristezia eta pena haundia senditzen dute egun Euskal Herriko laborari ainitzek Mixel Berhocoirigoinen heriotzarekin. Militante haundia galdu dugu, 50 urtez euskal laborarien alde borrokatu dena.Euskaldun Gazteriaren kide izan zen gaztetik, ideia aintzindariak ukanez jadanik gure herria eta barnekaldearen alde. ELBren sortzaileetan izan zen 1982an, eta geroztik borrokalari sutsua izan da egin ahala gizon eta emaztez osatu kalitatezko laborantxaz bezti dadin gure lurraldea.
Kolektiboki jokatzea lehentasuna ukan du beti Mixelek; gizon argi eta gaitasun haundikoa zen, eta besteen zerbitzuko eman du beti bere indarra. Egunerokoan, lagun goxoa eta irri egitea maite zuena zen. Ainitz zor diogu Mixeli. (...)