Opinion
“Praktika militante alternatiboek errealitate soziala mugiarazten dute”
Mugimendu sozialetan aditua den Txomin Poveda elkarrizketatu dute Plaza Hutsa saiokoek. Lantzen ari den doktore-tesian Ipar Euskal Herriko praktika militanteak sakon aztertu ditu. Xabi Larraldek pausatu dizkio galderak.
Historikoki ezkerrak erabili dituen eraldaketa-praktika klasikoak egun agortzen hasiak direla uste du, bai bide rupturista-iraultzailea bai bide erreformista darabiltenak. Munduan barna, ordea, tokiko ekimen eraldatzaileak areagotzen ari dira, sarritan xumeak izan arren. Horiek guziak praktika militante alternatiboak deitzen ditu Povedak 15 minutako bideo-elkarrizketa interesante honetan.(...)