Opinion
Ez gure izenean joan Israelerat
Bere 25. urtemuga kari, Euskadiko Kooperatiba agroalimentarien elkarteak, Euskadiko gobernuak eta HAUTAJA-k (Euskadi/Israel kultura elkartea) bidaia bat antolatu dute Israel estadorat. Palestinako UAWC ek (Laborantxako langileen komite batasuna) Via Campesinako kide dena, Hegoaldeko EHNE eta ELB bezala igorri die eskutitza bat eskatuz ez daitezela bidaia hortan abia. Zergatik ?
Harrigarria da momentu huntan, inbasio kontestuan, okupazio militar eta Palestindar populuak jasaiten duen izigarriko masakrearekin, Euskal Herriko laborantza munduko jende desberdina harat joaitea han dena normal balitz bezala.