Comprendre
Hauteskundeetatik harago begiratzeko tenorea
Aurtengo herriko bozek erakutsi dutena da abertzaleak zinezko alternatiba izan daitezkeela eta alternatiba gisa agertu direla. Lortu dituzten emaitza onak urtez urte eta egunez egun egin duten lanaren ondorioz gertatu dira. Hazia erein zuten duela 50 urte, eta 50 urtez lurra landu dutenek uzta bilduko dute orain. Hemendik aitzina, hainbat herritan, ikusiko da zuhaitz abertzaleak fruitu onak emanen dituela. Heldutasun aro batean sartu da mugimendu abertzalea Ipar Euskal Herrian.
Hala ere, mugimendu abertzaleak hirian egiten duenaren eta ez duenaren autokritika egin behar du. Kontua ez da aitzineko hauteskundeekin konparatuz zenbait puntu gehiago lortzea, edo egoera demografiko zail bat dela edo zerrenda abertzalea hutsetik sortu dela. Afera da, 50 urteren buruan, leku jendetsuenean, abertzaleak biziki minorian direla, ez dela lortu abertzaletasuna zabaltzea, hirigunean bederen. Eta hori lortzea baitezpadakoa da, herriko bozetako emaitzak eskuratzen diren hoberenak direla kontuan harturik, gainera.