Comprendre
Larunbata honetan, apirilaren 19an, Euskal Herrian «lan, bizi eta erabakitzeko» eskubidea aldarrikatu dute Larresoron. «Euskal Herrian erabaki! Zazpiak bat!» lemapean, Aberri Egunaren harira, Abertzaleen Batasunak, Alternatibak, Aralarrek, EAk eta Sortuk antolaturiko ekitaldi bateratuan Larresoroko gela ttipiegi geratu da etorri diren ehundaka lagunen sarrarazteko. Biharamunean, bost alderdi hauek, Iruñako karriketan, Independentista sareak deituriko Aberri Eguneko manifestaldiari babesa erakutsi dute. Sekulako jendetza bildu da Euskal Herriaren eguna ospatzeko, mundu osoari hemen herri bat badela oso bizirik eta kementsu eta bere buruaren jabe izan nahi duela erakusteko.
Datorren urratsa ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatea izanen da! Gure esku dago!