Tartaro
Independentziaren prezioa…
Español estadoan ari dira kezkatzen gero eta gehiago Katalunian eta Euskal Herrian ideki edo idekitzen diren prosesuekin. Argumentu politikorik gabe, Espainiako prentsak ez daki zer argitaratu katalandar edo euskal abertzaletasuna borrokatzeko.
Duela aste batzu artikulu ainitz argitaratuak izan dira datu ekonomikoak aztertzen dutenak. Aldi guziz, «aditu» batzuk dituzte estatistikak edo elementu batzu ikertu, aditu horien artean, ainitz eskuin muturrarekin edo eskuin gogorrarekin lotuak…