Opinion
EHBai ! Prentsa agiria Taubiraren bisitaren ondotik / Communiqué de Presse suite à la visite de Taubira
Pasa den larunbatean, Christiane Taubira, Frantziako justizia ministroa, Euskal Herrian izan da. Taubira andereak bazekien arras ongi honat etorriz norat heldu zen eta zer egoera bizi dugun Euskal Herrian. Lebranchu, Valls bezala, mespretxua besterik ez du erakutsi Euskal Herriarekiko.
Ez du hitz bakar bat izan euskal presoei begira, ez du deus adierazi euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko bere ardurapean dena eginen duen ala ez. Ez du argitu euskal presoak euskal herrira ekartzeko prestutasuna duen ala ez, argitu ez duen bezala eri diren presoak kartzelan mantenduko dituen. Edo baldintzapeko askatasuna neurriak gauzatuko dituen euskal presoentzat.