Opinion
Lurraldez lurralde
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Sozializtak askotan berrikuntza eta esperimentazioaz mintzo dira. Bainan hitzetarik ekintzetarat bide luzea dela dirudi.
Denak oroit dira Jospin-ek zein aitzaki erabili zuen Iparraldeko departamenduaren eskakizunari ezetz erraiteko : hemengo hautesien gehiengoa ez zela alde. Orain berriz, gehiengo hori alde izanez, Lebranchu-k joan den astean adierazi du Euskal Herriko lurralde kolektibitate batek antolakuntza administratiboa sinpletzeko ordez konplika lezakeela, daudenen gainera beste erakunde bat gehituz.