Opinion
Euskaldunak itsasoan
Euskaldunen historia ezin da osoki Euskal Herriko mugen artean hetsi, askoz ere zabalagoa da: parte handi bat egin da gure aberri edo amerritik bazter, euskaldunak hein bat saldoan ibili diren toki anitzetan.
Bereziki gure mariñel eta itsasturiek mundu zabaleko itsaso askotan alimaleko epopeia idatzi dute beren ekintzez, euskal izkirio gutirekin ordea maluruski; halaber lurralde urrunetan hemendik joaniko hainbat esploratzaile, misiolari, soldadu, artzain, emigrantek... (...)