Oztibarreko libertimendua plazatik mundura

BIDEOA - Oztibartarrek urteko azken libertimendua aurkeztu dute Bunuzeko plazan martxoaren 16an.
Sei neskek zirtzilen jantziak hartu eta herriko ekitaldi garrantzitsua prestatu dute Bunuztar Xoriak dantza taldearekin, musikariekin eta bertsolariekin aurkezteko. Herritar asko hurbildu dira hitzordu ezinbesteko horretan parte hartzeko. (...)

Euskara: makila guztien zahagia

PATXI SAEZ BELOKI, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea - Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko hitzaldi batean esan berri duenez, euskarazko gure hezkuntza-eredua «oso mugatzaile garrantzitsua» da atzerriko profesionalak erakartzeko, alegia, euskarazko hezkuntza oztopo dela atzerriko talentua hona ekartzeko. Gurera aldi baterako datorren jendearentzat, ingelesezko hezkuntza «eskuragarri» izatea ere eskatu du. (...)

Eusko Eguna : une édition 2025 exceptionnelle !

Eusko Eguna fête la monnaie locale samedi 12 avril à Espelette ! Rendez-vous de 10h à 05h pour une grande fête populaire ! Au programme : marché fermier et artisanal, vide dressing, conférence, "escape street", brunch paysan, spectacle de danse, mutxiko, concerts, etc.
Tout l’événement est gratuit en accès libre, seuls les concerts du soir sont payants. (...)

Euskaldunen polikonplexuak

Europako mintzairarik zaharrenaren hiztuna izaitea ez da denentzako errex. Izan euskaldun zahar edo berri, anitzak dira gure hizkuntzaren inguruko konplexuak.
Akatsak egitea normala bada ere, hobetzeko gogoa izan behar da gure iparrorratza. (...)

Kateekin ateak hautsi

BASAIZEA - 1979an lehen Nafarroaren Eguna ospatu zenetik, gauza anitz aldatu dira. Euskal kultura bera ere aldatu da eta etengabeko aldaketan ari da. Gure aldarrikapen katea aldiz, nahiz eta denboran zehar aldatzen den, ez da sekula moztu. Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!
Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz. Aldarrikapen eta nahi guzi hauek ere kontutan harturik, aurten ere Nafarroaren Eguna antolatu dugu, apirilaren 27an, hain zuzen. Aitzinetik Kulturaldia indartsu jinen da. (...)

Mari Lagan, bat egin

Izena duenak izana du, ce qui se nomme existe. Elles assurent la logistique en base arrière ou sont en tête de proue, s’occupent des enfants ou d’une entreprise, suivent le collectif ou s’en émancipent, et parfois tout à la fois.
Enbata souhaite, par une série de portraits, contribuer à rendre visible le rôle des femmes dans le mouvement abertzale. Chacune aborde son parcours personnel, entremêlé avec le combat collectif, sa vision de l’abertzalisme, la place des femmes dans le militantisme : chaque portrait est un point de vue, aussi subjectif qu’universel. (...)

« Herri txikia » eta « hiri handia » elkarri begira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Herri txiki, infernu handi" dio EITBko emankizunak herri txikietara joanez bertako bizi eta berezitasunak islatuz. Esaera zaharra ba omen den esalditxo hori hartu eta birmoldatuz gero, "lurralde edo herri txiki, baliabide txiki, infernu handi" eta "lurralde edo hiri handi, baliabide handi, baina, oraindik ere infernu handi" jarraitzen duela izaten ageri zaigu han-hemenka entzuten ahal ditugun esanetan.
Kasu honetan Ipar Euskal Herriari jarriko genioke herri txiki izendapena, eta hiri handi Hego Euskal Herriari edo zehazkiago Euskal Erkidegoari. (...)