“Herrian bizi, herria bizi arazi”
Baigorriko kulturaldiaren karietara, Basaizea, Euskaldun Gazteria eta Adur elkarteek antolatu gogoeta gaualdia grabatu zuen Kanaldudek Lasako herriko gelan.
Graxi Irigarai, Basaizeako kideak gaualdia ireki ondoan, gomita luzatu zien Argitxu Cantero Baigorriko osagarri etxearen eramailerari, Michel Oçafrain Bankako auzapezari, Ximun Olagarai Loreki kooperatibako kideari eta Hego aldetik etorriak ziren Zerain fundazioko Joseba Errekondori eta Aginagatik etorri bi gazteeri : Aritz Aranburu eta Iban Mendiburu.