19. EHZ Web TBz, 20. gogoan!
Festibalaren 19. edizioko berrikuntzen arrakastak, aintzin ikusia izan den larunbateko ekaitzaren ondorio larrienen saihesteko antolakuntzak eta laguntzaileen borondate azkarrak asteburua baikorki baloratzen lagundu ditu Festibalaren antolatzaileak.
Lekorneko Herriko Etxearekin eta herritarrekin iaz hasi harreman onak ere indartuz joan dira. Ondoko egunetan desmuntaketarentzat esku ukaldia emaiteko deia zabaldua da, larunbatean garbiketa bururatuko delarik "zigarreta mutur bilketa" famatuarekin.